Zerbitzu telematikoak
Eskoriatzako Udala Gipuzkoako udalen arteko lankidetza proiektu baten partaide da. Proiektu horren baitan plataforma berri bat sortu da herritarrei Internet bidez kontsultarako hainbat zerbitzu eskaintzeko asmoz.
Nola identifikatuko naiz?
UDAL ZERBITZU TELEMATIKOETARA sartu ahal izateko, zure identifikazioa beharrezkoa da.
Bi aukera daude:
- Sinadura digitala duen txartela (oraingoz erabilgarriak dira IZENPE, ONA eta DNI-e)
- Udalak emango dizun gako eta pasahitz-sistema (banketxe elektronikoan erabiltzen denaren antzekoa).
Gakoa eta pasahitza lortzeko inprimatu ESKAERA (pdf, 221kb) dokumentua, bete, sinatu eta udaletxera ekarri, zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial batez lagunduta (nortasun-agiria, pasaportea, etab.). Udalak epe laburrean bidaliko dizu erabiltzaile Gakoa eta Pasahitza.
Zer egin dezaket Zerbitzu telematikoekin?
| Errolda |
|
| Tasak eta zergak |
|
| Ordainagiriak |
|
Zerbitzu Telematikoetatik aipatutako kontsultak egin ditzakezu, bai Eskoriatzan dituzun datuei buruzkoak, eta baita lankidetza proiektu honetan parte hartzen duten edozein udaletan dituzun datuei buruzkoak ere.
UDAL ZERBITZU TELEMATIKOETARA sartu nahi baduzu, sakatu honako ikonoa: