Udaltzaingoa
Zuzeneko arduradun politikoa
Beñat Herce Lezeta
Udaltzaingoko langileak
Harremanetarako
Fernando Eskoriatza plaza 1
20540 ESKORIATZA
943 71 44 07
Ordutegia
- Astelehenetik – ostiralera: 8:00-21:00
- Larunbata: 9:00 – 13:00
Tramiteak
Isunak
Udaltzaingoan Eskoriatzan udaltzainek ezarritako isunen tramitazioa
egiten da, premiamenduzko probidentzia izan ezik. Isuna jaso duen
edonoren esku dago espedientea begiratzea.
Aire konprimatuzko arma erabiltzeko lizentzia
Aire konprimatuzko arma bat erostean, dendan emandako inprimakia eta
nortasun agiriaren fotokopia eraman behar da udaltzaingora, arma
erabiltzeko lizentzia lortu ahal izateko. Udaltzaingoak baimen horren
berri Oñatiko Guardia zibilari eman beharko dio.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia eta erregistroa
|
Deskribapena:
|
- Arriskutsua izan daitekeen txakur bat daukan edonork txakur hori
udal erroldan inskribatzeko eta lizentzia lortzeko obligazioa du.
Arriskutsutzat jotzen diren arrazak hauek dira:
- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffordshire Terrier
- Rottweiler
- Dogo argentinarra
- Fila brasildarra
- Tosa inua
- Akita inua
Norbaiti haginka eginiko zakurrei ere arriskutsu izendatzeko prozedura hasi behar zaie.
|
|
Non tramitatu:
|
Udaltzaingoaren bulegoan udaltzaina@eskoriatza.net 943 71 44 07 Tramitea on-line
|
|
Eskaera
aurkezteko epea:
|
|
|
Aurkeztu
beharreko dokumentazioa:
|
- Lizentzia eskuratzeko:
- Eskatzailearen NANa.
- Eskatzailearen bi argazki berri, nortasun agirikoaren neurrikoak eta kolorezkoak.
- Aurrekari penalen ziurtagiria, Gobernuaren Ordezkariordetzak emana, eskatzaileak 50/1999
- Legearen 3, 1-b artikuluan aurreikusitako aurrekaririk ez duela egiaztatzeko.
- Eskatzailearen
gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzeko agiria, mediku-azterketak
egiteko zentro baimendu batek emana lizentzia eskatu aurreko 12
hilabeteen barruan.
- Erantzukizun zibileko aseguru-poliza,
gutxienez 120.000 eurokoa, animaliak egindako kalteei erantzuteko, baita
jabea ez den beste pertsona baten zainpean dagoenerako ere.
- Poliza horren ordainagiria.
- Animalia
erroldatu zeneko inprimakia. Eskaera honekin batera aurkeztu ezean,
lizentzia lortu ondorengo 15 egunetan aurkeztu beharko da.
- Zinpeko
aitorpena; bertan eskatzaileak adieraziko du arriskutsuak izan
daitezkeen animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko
50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorrik ez
duela jaso –ez arau-hauste larri ez eta oso larriengatik ere–. Edonola
ere, lizentzia aldi baterako eteteko zigorra jaso izana ez da lizentzia
lortu edo berritzeko eragozpena izango, baldin eta lizentzia eskatzean,
zigorra oso-osorik beteta badago
- Udalean inskribatzeko
- Eskatzailearen NANa
- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena administrazio eskudunak emana.
- Erantzukizun
zibileko aseguru-poliza, gutxienez 120.000 eurokoa, animaliak egindako
kalteei erantzuteko, baita jabea ez den beste pertsona baten zainpean
dagoenerako ere.
- Poliza horren ordainagiria.
- Animaliaren osasun-kartilla.
- Albaitariaren
agiria, duela gutxi emana, animaliaren osasun egoera egiaztatu eta oso
arriskutsu egiten duen gaixotasun edo arazorik ez duela ziurtatzen
duena.
- Txakurra erroldatu zeneko inprimakia.
- Zinpeko
aitorpena; bertan eskatzaileak adieraziko du arriskutsuak izan
daitezkeen animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko
50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorrik ez
duela jaso –ez arau-hauste larri ez eta oso larriengatik ere–.
Hala bada, animalia antzututa dagoela adierazten duen agiria.
|
|
Oharrak:
|
- Animalia paseatzera ateratzen duen pertsona bakoitzak bere lizentzia propioa eduki behar du.
- Etxeko asegurua aurkezten bada, arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak ere aseguratuta daudela aipatu beharko du.
- Txakur jabeen eta txakurrak dauzkatenen
betebeharrak
eta “Arriskutsu izan daitezkeen” txakurren jabeen betebehar bereziak.
|
|
Inprimakiak
|
|
Zerbitzuak
Salaketak
Udaltzaingoan salaketak jartzeko aukera dago.
Galdutako txakurrak jasotzea
Udaltzaingoak Eskoriatzan jaberik gabe aske dabiltzan txakurrak
jasotzen ditu. Txakurrak identifikazio txip-a badauka, jabeari
itzultzen zaio. Txip-ik ez badauka, Bergarako txakurtegira eramaten da
eta hilabetean bertan edukitzen dute. Hilabete horretan jaberik
agertzen ez bada, beste jabe bat bilatzen diote edo, jaberik berririk
agertzen ez bada, albaitariari eraman eta hil egiten dute.
Txakurra
aurkitu duenak beretzat nahi badu, hilabete itxaron beharko du bere
izenean jartzeko. Hilabete horretan txakurraren jabea dela egiaztatzen
duen norbait agertuko balitz, txakurra berreskuratzeko aukera izango
luke.
Arratoientzako pozoia banatzea
Udaltzaingoak Eskoriatzako herritarrei arratoien aurkako pozoia banatzen die dohainik.
Galdutako gauzak
Udaltzaingoak herritarrek aurkitutako galdutako gauzak jasotzen
ditu. Galdutako gauza berreskuratu ahal izateko, norberarena dela
egiaztatu beharko du, gauza deskribatuz.
Bi urte pasa ondoren jaberik agertzen ez bada, galdutako gauza aurkitu duenari emango zaio.