Hemen zaude: Hasiera Udala Kontratugilearen eskakizunak Haur eskolako zerbitzu publikoa (0-3 urte bitartekoa, haur hezkuntzako 1. zikloa) Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko behin-behineko esleipena
Dokumentu Akzioak

Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko behin-behineko esleipena

Behin-behineko esleipena

2008ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, Udalbatzarrak, besteak beste, ondoren hitzez hitz transkribatzen den erabaki hau hartu zuen:

HAUR ESKOLAKO UDAL ZERBITZUA (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) KUDEATZEKO BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA. 0-3 urteko Haur Eskolako udal zerbitzua kudeatzeko irekitako espedientea aztertu da.

2008ko irailaren 24an egin zen lizitazioa behin behineko esleipenik egin gabe, eta onartutako proposamenak Kontratazio Mahaiari helarazi zitzaizkion txostena egin dezan. Kontratazio mahaiak 2008ko urriaren 21ean eman du bere txostena.

Egindako proposamenaren arabera eta udalbatzarkide guztien aldeko botoekin, Merino jaunarena izan ezik, abstenitu egin baita, Udalbatzarrak honako hau ERABAKI DU:

1.- Lizitazioa ontzat jotzea eta 0-3 urteko (lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) Haur Eskolako udal zerbitzua kudeatzeko kontratuaren behin-behineko esleipena ARIZMENDI S.COOP. enpresari egitea. Esleipenaren urteko prezioa 13.139,51 ?-koa da, eta kudeaketa zerbitzua arautzen duen erregelamenduaren, baldintza-agiri administratiboen eta teknikoen, eta esleipendunak bere eskaintzan proposatutako hobekuntzen arabera egin beharko da.

2.- 1.094,96 euroko gastua onartzea indarrean dagoen aurrekontuko 0405.227.421.00.17 partidaren kontura

3.- Kontratistari hamar eguneko epean erabaki hau jakinaraztea, eta eskatzea behin betiko bermea jarri izana egiaztatzen duen agiria eta baldintza-agiriko 30. baldintzan ezarritako gainontzeko agiriak aurkeztu ditzala hamabost eguneko epean jakinarazpena jasotzen duen biharamunetik kontatzen hasita.

Eskoriatzan, 2008ko urriaren 31n

ALKATEA