Hemen zaude: Hasiera Udala Artxibo historikoa
Dokumentu Akzioak

Artxibo historikoa

Kokapena: Eskoriatzako udaletxea (Fernando Eskoriatza plaza, 1)
Telefonoa: 943 71 44 07
Faxa: 943 71 40 42
E-posta helbidea: hirigintza@eskoriatza.net  
Harremanetarako: Artxibo arduraduna

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00 – 13:30 / Kontsultak: sarrera librea, aurrez ordua hartuta.

Jarduera

Udal artxiboak historian zehar jaso diren eta egunez egun sortzen diren dokumentuak bildu eta zaintzen ditu. Bere jarduerak hiru helburu nagusi ditu:

  • Administrazioari laguntzea.

  • Herritarrei informazioa kontsultatzeko aukera ematea: beraiei buruz, udal kudeaketari buruz, etab.

  • Kultura zabaltzeko eta ikerketarako iturri izatea.

Eskoriatzako Udal Funtsa

Identifikazioa

Data: 1497tik aurrera

Izena: Eskoriatzako Udal Funtsa

Bolumena eta euskarria: 165 metro lineal. Papera.

Testuingurua

Ekoizlea: Eskoriatzako Udala

Erakundearen historia: Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2-ko azalera du eta 4.080 biztanle. Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatzia XII. mendekoa da eta bertan Atxorrotz gaztelua aipatzen da, orduko Leintz Bailararen ia eremu osoa zaintzen zuen gotorlekua. Baina Gatzagan hasi eta Arrasateraino hedatzen zen lurralde antolaketa honek aldaketak jasango ditu hurrengo mendeetan, Arrasate (1260an) eta Gatzaga (1331n) bailaratik banandu baitziren eta Valle de Leniz izenarekin Aretxabaletak, Eskoriatzak eta beren elizateek bakarrik jarraitu baitzuten.

1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630ean bailara bi herritan banatu zen: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, honako zazpi hauekin: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz.

Artxiboaren historia: dokumentazioa beti gorde izan da udaletxean. Funts historikoaren zati bat Serapio Mugikaren taularen arabera antolatu zen, eta 2001. urtean Eskoriatzako Artxibo Sistema Ezartzeko Proiektua jarri zen martxan honako helburuarekin: udal dokumentu ondarea antolatzea, eta horren ondorioz, funts historiko eta administratiboa kontsultatzeko eta gordetzeko lanak erraztuko dituen artxibo sistema orokorra diseinatzea.

Artxiboa elikatzeko modua: erakundeak sortutako dokumentazioa modu naturalean gehituz.

Edukia eta egitura

Artxibo historikoan Eskoriatzako Udalak historian zehar sortutako dokumentazioa gordetzen da.

Udalak Sailkatzeko 1996ko Taularen arabera antolatuta dago. Dokumentazioaren zati bat deskribatu gabe dago.

Hizkuntza: Gaztelera eta euskara

Erabilera baldintzak

Sarbidea arautzen duten baldintzak: izaera publikoko artxibo funtsa da. Sarrera librea du, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta indarrean dagoen gainontzeko legedian aurreikusitako murrizketekin.

Kopia arautzen duten baldintzak: dokumentuak kopiatzea libre da, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako murrizketekin.

Inbentarioa kontsultatzeko aukerak

Eskoriatzako Argazki Artxiboa

Eskoriatzaren historia antzinako irudi bitartez jasotzeko argazki artxiboa da. Artxibo honetan 1980 urtera arteko 1.000 bat argazki jaso ditugu eta ahal den guztietan bertan agertzen diren pertsonen, lekuen eta gertakizunen berri ere jaso dugu.

Argazkiak egunerokotasunaren alderdi guztiei buruzkoak dira: ezkontzak, elizkizunak, lanbideak, familia-argazkiak, erretratuak, kultur ospakizunak...

eskoriatza-iruditan.jpg

 

 

 

 

Lotura interesgarriak