Hemen zaude: Hasiera Udala Argitalpenak Genero indarkeriari buruzko aholkuak
Dokumentu Akzioak

Genero indarkeriari buruzko aholkuak

Argitaratzailea: Eskoriatzako Udala (Gizarte Zerbitzuetako saila)

Izenburua: “Genero indarkeriari buruzko aholkuak”

Egileak: Rafa Carriet eta Eskoriatzako Udala

Koordinazioa: Myriam Beltran de Heredia

Diseinua: IGEHIK

Argazkiak: IGEHIK eta Rafa Carriet

Data: 2012ko martxoa

Prezioa: Doan (Deskargatzeko)

L.G.: SS-429-2012
ISBN: 978-84-615-7752-1

 

Eskoriatzar batek proposamen bat ekarri zuen udaleko Emakume zerbitzura: emakumeentzako babes aholkuak batzen dituen liburuxka bat egitea.

Udalak hasieratik begi onez hartu zuen proposamena. Izan ere, azken urte hauetan, zoritzarrez, gero eta gehiago entzuten ditugu genero indarkeriari buruzko berriak: era guztietako tratu txarrak eta horien ondorioz, kasurik okerrenetan, baita heriotza ere.

Proiektu honekin etorri zen eskoriatzarra, Rafa Carriet, aditua da defentsa munduan eta berea izan da dokumentazio guztia ekartzeko ardura. Beraz, lerro hauek baliatu gura ditugu gure esker ona adierazteko.

Liburuxka 3 zatitan banatuta dago: lehenengoan, genero indarkeriari aurre egiteko prebentzio neurri orokorrak ematen dira; bigarrenean, bikotearen barruan gertatzen den genero indarkeria da gai nagusia; eta hirugarren eta azken zatian, emakumeei sarri sortzen zaizkien galderak eta horien erantzunak jarri dira.