Eskoriatzarrak Berbetan
Eskoriatzarrak Berbetan edo Eskoriatzako Ahotsak proiektua Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren parte da. Proiektu honen helburu nagusia da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Hemen kontsulta dezakezue Eskoriatzako Ahotsak proiektua.