Prospekzioa
Atal honetan, datozen urteetarako herriko euskaldungoaren bilakaeraren prospekzioa duzue. Prospekzioa SEI Elkarteak sorturiko BEGIRA tresna erabiliz prestatu dugu eta euskararen ezagutzak, zein espero daitekeen erabilerak datozen hamar urteetan herrian izango duen bilakaeraren berri ematen digu.
Ezagutzaren bilakaera:

BEGIRA erabiliz, zera kalkulatuko dugu: 1996. eta 2001. urteetako erroldetako biztanleria eta euskaldungoaren datuetatik abiatuta, euskaldunen kopuruak teorikoki zein bilakaera jarraituko duen datozen urteetan (96tik 2001erako bilakaera berdina jarraituta). Ondorengo taulan dituzue urtez urteko datuak:

Halaber, ezagutzaren bilakaera honetan oinarrituta "espero daitekeen erabilera" edo "erabilera isotropiakoa" ere kalkula genezake, Txillardegiren eredu matematikoan oinarrituz:
Erabilera isotropiakoaren bilakaera:

Ondorengo diagraman duzue Eskoriatzan datozen 11 urteetan ezagutzak eta erabilera isotropiakoak izango duten bilakaeraren prospekzioa:

BEGIRA aplikazioa baliagarria zaigu kasu askotan ditugun datuetatik abiatuta bilakaera zein izango den jakiteko.
Kontuan izan, BEGIRAko prospekzioa egiteko 1996ko eta 2001eko erroldako datuak erabili ditugula. BEGIRAk, ezagutza aldetik urte horietan gertatu den bilakaera bere horretan mantenduz gero, ezagutzak (eta horren araberako erabilera isotropiakoak) zein bilakaera izango duen azaltzen digu. Kontuan izan 1996tik 2001era Eskoriatzan euskararen ezagutzak gora egin duela. Eta, hain zuzen, prospekzio honek adierazten diguna da urte horietako bilakaera mantenduta urtez urte zein izango den ezagutza.
BEGIRA aplikatuta Eskoriatzako prospekzioak adierazten digunarekin batera, kontuan hartu behar dugu erabilera isotropiakoaren gainetik dagoela erabilera erreala Eskoriatzan. Beraz, pentsa liteke joera hori mantentzen bada erabilera erreala BEGIRAk erakusten digunaren gainetik egongo dela.