San Pedro jaiak
castellano |  Web mapa
  
 
   Udala | Gure Herria | Kultura eta Turismoa | Kirola | Egutegia | Albisteak | Argazkiak  
  UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Udal zerbitzuak »  Euskara »  Dirulaguntzak »  Enpresetan euskara planak sustatzeko dirulaguntzak
Antolaketa
» Udal zerbitzuak
  » Euskara
  Kultura
  Gizarte Zerbitzuak
  Hirigintza
  Bulego orokorrak
  Gazteria
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak
Iragarkiak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
Taxi zerbitzuaren 2009ko tarifak

Enpresetan euskara planak sustatzeko dirulaguntzak

1.- Diru laguntza hauen xedea da Eskoriatzako enpresetan euskara planak bidera daitezen bultzatzea. Laguntzagai izango diren gastuak honakoak izango dira: Planak bideratzeko enpresa eskatzaileak aholkularitza edo zerbitzu enpresaren bat kontratatu badu, enpresa horrek eskatzaileari urte horretan fakturatutako gastuak.

2.- Udalak enpresa bakoitzeko euskara planaren aholkularitza gastuaren %15a arte lagunduko du diruz, enpresa bakoitzeko 1.000 euroko mugapean.

3.- Diru laguntza eskariarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Eskaera-orria behar bezala beteta (II. Eranskina)
  • Urte horretarako enpresak duen euskara planari buruzko txostena.
  • Urte horretan enpresak euskara plana gauzatzeko izan dituen gastuak justifikatzeko agiriak (fakturak).
  • Enpresaren eratze- edo aldaketa-eskritura eta identifikazio fiskaleko zenbakia eta pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiria. (Eskaria egiten den lehenengo urtean bakarrik aurkeztu beharrekoa)
  • Enpresaren legezko ordezkariaren Ahalmen Notarialaren kopia. (Eskaria egiten den lehenengo urtean bakarrik aurkeztu beharrekoa)

4.- Ordainketa: Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, interesdunak dagokion dokumentazio guztia ordaindu eta gero.