Irudi korporatiboa euskaraz jartzeko diru laguntzak
1. Irudi korporatiboaren elementutzat honako hauek hartzen ditu Eskoriatzako Udalak:
- Kartazalak
- Menbretedun orriak
- Bisita txartelak
- Entitatearen identifikazio zigilua
- Albaranak, fakturak, ...
- Ibilgailuen errotulazioa
- Poltsak
- ...
2. Diru laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa izango da Irudi Korporatiboaren elementuan agertzen den testua euskara hutsean egotea.
3. Eskariarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- 3.1. Eskaera-orria behar bezala beteta (II. Eranskina)
- 3.2. Egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko elementua eginda badago, haren ale bat.
- 3.3. Gastuaren aurrekontua edo fakturaren (gastua eginda dagoenean).
4. Emango den diru laguntza kostu osoaren %30 arteko izango da, gehienez 300 euroko mugapean.
5. Diru laguntza jasotzen duen elkarte, enpresa edo merkatal zerbitzuak ateratako elementu bakoitzagatik, behin bakarrik jaso ahal izango du diru laguntza.
6. Testua zuzen idatzita egon beharko da.
7. Ordainketa: Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, interesdunak dagokion dokumentazio guztia aurkeztu eta gero.