Gizarte larrialdietarako etxebizitzak
ARRAZOIEN ADIERAZPENA
Eskoriatzako Udalak jakin badaki hainbat pertsonak eta familiak, arrazoi ezberdinak medio, bere ohizko etxebizitza utzi beharra izaten duela eta ondorioz babesik gabe gelditzen dela. Hori horrela izanik, Eskoriatzako Udalak gizarte larrialdietarako etxebizitza zerbitzua martxan jartzeko asmoa du.
Horrela bada, Udalak gestionatuko duen gizarte larrialdietarako etxebizitza horren barne funtzionamendurako araudi bat egin du.
ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZAK
1. artikulua
Udalak gestionatuko ditu gizarte larrialdietarako etxebizitzak. Etxebizitza hori erabiliko da, arrazoi ezberdinak direla eta bizitoki barik gelditu diren eta laguntza beharrean dauden pertsonei edo familiei ostatu emateko.
2. artikulua
Ostatu beharrean dagoen pertsona edo familiak ondorengo arrazoiengatik erabili ahal izango du gizarte larrialdietarako etxebizitza:
- Udalak etxebizitza berehalako hondamen deklarazioa agintzea, eta bertan bizi diren pertsonak bizitoki barik gelditzea.
- Tratu txar fisiko edo/eta psikikoak egotea, eta horren ondorioz familia-bizitza jasanezina izatea.
- Ohizko bizitokian zoritxarren bat gertatzea (sua, uholdea…) eta etxebizitza barik gelditzea.
- Bestelako kasuak, Gizarte Zerbitzuetako batzordeak baloratu beharko dituenak.
Dena den, goian adierazitako kasuren bat sufritzeaz gain, zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa izango da familia edo pertsona horrek behar besteko baliabide ekonomikorik ez izatea etxebizitza premiari berehala aurregiteko. Gizarte Zerbitzuen batzordeak izango du baldintza hori kontuan hartzeko edo ez hartzeko eskumena.
3. artikulua
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, beharrezko da eskaria egin baino gutxienez urtebete lehenagotik Eskoriatzako erroldan izen-emanda egotea.
ZERBITZUA ERABILTZEKO ESKARIAK
4. artikulua
Zerbitzua erabiltzeko eskaria egin ahal izateko, beharrezko da 2. artikuluan zehaztutako arrazoiren bat sufritzea. Hala izanez gero, pertsona edo familia horrek Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuan emango zaion eskari-eredua bete eta bertan aurkeztu beharko du eskaria.
Eskaria jasotakoan, zerbitzuaren arduraduna den Gizarte Langileak txosten bat egingo du eskaria egin duenaren egoera pertsonala baloratzeko.
GIZARTE ZERBITZUEN BATZORDEA
5. artikulua
Zerbitzuaren arduraduna den Gizarte Langileak txostena egin ondoren, Gizarte Zerbitzuen batzordea izango da eskaria aztertu eta aukeratu ondoren, erabakia hartuko duena.
6. artikulua
Eskari bat jasotakoan, lehenbailehen bilduko da Gizarte Zerbitzuan batzordea. Batzordeburuari dagokio bilerarako deia egitea.
Gizarte Langileak aurkeztuko duen txostena aztertu eta eztabaidatu ondoren, Gizarte Zerbitzuen batzordeak eskariari buruzko behin-behineko erabakia hartuko du, erabakian, interesdun horrek zerbitzua zenbat denboran erabili ahal izango duen zehaztuko du. Behin-behineko erabaki hori Plenora eramango da, hark erabakia berretsi dezan.
Plenoak Gizarte Zerbitzuen batzordean hartutako behin-behineko erabakia ez berrestea erabakiko balu, Gizarte Langileak erabiltzaileei jakinarazi beharko die, eta haiek jakinarazpena jaso eta 24 orduko epean etxea utzi beharko dute.
Pertsona edo familia bat ezingo da larrialdietarako etxebizitza 3 hilabete baino gehiagoa egon. Salbuespena izango da, interesdunak premia egiaztatu ondoren, Gizarte Langileak aldeko txostena egin eta Gizarte Zerbitzuen batzordeak epea luzatzeko baimena ematea.
7. artikulua
Pertsona edo familiaren batek larrialdietako etxebizitza erabiltzeko premia larria izanez gero, Gizarte Zerbitzuen batzordeburuak etxebizitza erabiltzen uzteko behin-behineko erabakia hartu ahal izango du. Ondoren, 6. artikuluan zehaztutako prozedimentuari hasiera emango zaio, behin-betiko erabakia hartu ahal izateko.
8. artikulua
Gizarte Zerbitzuen batzordearen egitekoak honako hauek dira:
- Bigarren artikuluan jasotako arrazoiren bat sufritzen duen edozein, etxebizitzen onuradun izendatzea.
- Kasuaren arabera, pertsona bakoitzak etxebizitza zenbat denbora erabili duen zehaztea.
- Zerbitzuaren erabiltzaileak nolabaiteko laguntza ekonomiko edo asistentzialik behar duen erabakitzea.
- Etxebizitzari behar duen erabilera eman zion ala ez baloratzea.
- Arau hauen interpretazioan edo larrialdietarako etxebizitzaren inguruan nolabaiteko zalantzarik sortuz gero, zalantzak aztertzea eta argitzea.
9. artikulua
Larrialdietarako etxebizitzen mantenimendurako dirua Obra eta Zerbitzuak azpibatzordeak gestionatuko du, Gizarte Zerbitzuen batzordeak egindako proposamenen arabera.
ZERBITZUAREN ERABILTZAILEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
10. artikulua
Etxebizitzak erabili ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzaileak agiri bat sinatzea, honako konpromiso hauek onartzeko:
- Larrialdietarako etxebizitzan egon bitartean, bizikidetza arauak betetzea.
- Arau honen arabera onartu beharreko betebeharrak onartzea.
- Larrialdi egoera sortarazi dizkioten administrazio edo lege bidetik konpontzeko, egin beharreko gestioak egitea.
11. artikulua
Erabiltzaileak bere gain hartu beharko ditu bere mantenuaren gastua eta etxebizitzaren mantenimenduaren gastua.
12 artikulua
Etxebizitza, altzariak eta etxeko gainontzeko tresnak garbitzako ardura etxebizitzaren erabiltzailearena izango da eta eskapea ere (gainontzeko bizilagunek moduan) tokatzen zaionean garbitu beharko du.
Gizarte Zerbitzuen batzordeak ikusiz gero erabiltzaileak ezin dituela garbitasun lan horiek bete, orduan udal garbitasun zerbitzuei edo etxez-etxeko laguntza zerbitzuei emango zaie etxebizitzako garbitasun lanak egiteko ardura.
13. artikulua
Erabiltzaileek norbererena balitz moduan zaindu beharko dute etxebizitza.
Etxebizitza behar bezala zaindu ez delako zerbait apurtu bada edo matxurarik egonez gero, erabiltzaileak berak aurre egin beharko dio konponketa edo erosketa gastuari.
14. artikulua
Zerbitzuaren erabilera bukatutakoan, erabiltzaileak etxebizitza hartu zuenean zegoen moduan utzi beharko du.
15. artikulua
Erabiltzaileek nahi duten bakoitzean irten ahal izango dute etxebizitzatik.
Erabiltzaileek kanpoan lo egin behar dutenean Gizarte Langileari jakinarazi beharko diote. Bi egunean edo gehiagoan baimen edo arrazoirik gabe kanpoan lo egin dutenei, zuzenean baja emango zaie.
16. artikulua
Etxebizitzan ezingo dira animaliak eduki, ezta material arriskutsuak edo/eta ez-higienikoak ere.
17. artikulua
Erabiltzaileek ezingo dute etxebizitzako giltzaren kopiarik atera eta giltza ezingo diote inori utzi.
Etxebizitza utzitakoan giltza Gizarte Langileari itzuli beharko diote.
18. artikulua
Larrialdietarako etxebizitzatan bizi diren pertsonek bertan dirurik edo balio handiko objeturik galduz gero, Udalak eta Gizarte Langileak ez dute inolako erantzunkizunik izango.
19. artikulua
Larrialdietarako etxebizitzatan bizi direnek euren kabuz ezingo dute inolako obrarik egin, eta istalazioan nolabaiteko matxurarik egonez gero, Gizarte Langileari jakinarazi beharko diote.
20. artikulua
Udal langileak, etxebizitzan egiteko eskatu zaizkien lanak egin ahal izateko, nahi duten guztietan sartuko dira larrialdietarako etxebizitzara.
21. artikulua
Pertsona edo familiaren batek araudi honetako artikuluaren batean araututakoa bete ezean, etxebizitza erabiltzeko eskubidea galdu egingo du, eta etxebizitza utzi egin beharko du.
Azken Xedapena
Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera indarrean egongo da.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Familia unitateko kide guztien NAN fotokopia eta familia liburuaren fotokopia.
- Besterentzako lan egiten duten langileek: azkeneko 6 hilabeteetako enpresa egiaztagiriak edo nominak.
- Jubilatu edo pentsionistek: urtean jasoko duen pentsioaren edo prestazio ekonomikoaren egiaztagiria.
- Bere kontura lan egiten duten langileek: Gizarte Segurantzaren urteko kotizazioaren egiaztagiria; Jarduera Ekonomikoen Zergan Alta adierazten duen agiriaren fotokopia konpultsatua; BEZa ordaintzen eguneratuta dagoela egiaztatzen duen agiria; urtean izandako diru-sarreren deklarazio pertsonala.
- Langabetuek: INEMek emandako egiaztagiria, langabetu edo enplegu-eskatzaile dela adierazten duena edo bestela urtean jasotako prestazioak eta jasotzeko daudenak adierazten dituena.
- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirulaguntza edo antzekorik jasotzen dutenek: Dirulaguntza emateko erabakiaren fotokopia.
- Egiaztagiriak: Prekariozko prozedimentuetan, maizterra etxetik botatzeko Epaiarena; maizterrak errenta ordaintzeko diru baliabiderik ez duenean, zuzenbide zibilaren aurrean jarraitutako prozedimentuarena; edo jabeak etxebizitza behar izatea, etxeak hondamen izendapena izatea… edo antzekorik egiaztatzen dutenak.
- Banaketa edo dibortzioarik balego, epaiaren fotokopia eta hitzarmen arautzailea.
- Erroldaratzeko eta bizikidetza egiaztagiriak.
- Gastu extren ordainagiriak.
- Babesik eza justifikatzen duten bestelako agiriak.
- Udal-etxebizitzaren lagapen-kontratua
- Eskaria