Itzultzaile plaza bat betetzeko deialdia eta oinarriak
Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Udal honetako alkate-lehendakariak Ebazpen bat eman du, 1044 zenbakiduna eta 2007-10-19 dataduna. Bere xedapen-zatiak honela dio:
Lehenengoa: Deialdia, oinarri arautzaileak eta bere Eranskinak onartzea, itzultzaile plaza betetzeko.
Bigarrena: Deialdi honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena: Erabaki honen amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiaren aurrean zuzenean inpugnatu daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, bidezkotzat jo litekeen bestez gainera.
Eskoriatza, 2007ko urriaren 19a.?Alkatea. (11685)
Eskoriatzako Udaleko funtzionario plantilan, Itzultzaile lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.
Lehenengoa. Deialdiaren helburua.
Oinarri hauen helburua Eskoriatzako Udaleko funtzionarioen plantilako Itzultzaile lanpostua Lehiaketa-Oposizio bidez betetzeko deialdia arautzea da. Lanpostu hori Administrazio Bereziko Eskalan, B taldeari dagokiona da.
Lanaldia urtero Udalean ezarritakoa izango da, lanpostuaren izaera eta behar espezifikoak kontuan hartuz.
Lanpostua eskuratu ez arren oposizio fasea gainditzen duten hautagaien zerrenda, postu berdinetan edo antzerakoetan aldi baterako dauden pertsonal beharrak betetzeko erabili ahal izango da.
Bigarrena. Lanpostuaren betekizunak.
Lanpostu honen eginkizunak, Udal Lan-eginkizunen Eskuliburuan jasotakoak (ondoren zehazten direnak) izango dira eta Eskoriatzako Udalak lanpostuari egokituz ezartzen dizkionak.
- Euskararen Ordenantzak edo udal ordezkariek finkatutako irizpideen arabera, Plenoetako aktak eta gai zerrendak eta batzorde informatzaileetako deialdiak eta bestelakoak itzultzea (euskaratik/gaztelaniara eta gaztelaniatik/euskarara).
- Udal zerbitzuetan sortutako dokumentuak itzultzea: Txosten jurikoak eta teknikoak, memoriak, eskutitzak, bandoak, oharrak, iragarkiak, ordenantzak eta abar.
- Udal langileei - euskara lan hizkuntza bezala erabil dezaten ? beharrezkoa duten laguntza eta aholkularitza eskaintzea (Hizkuntza normalizatzaileari laguntzea).
- Eskatzen zaionean udal plenoetako bileretan edo bestelako organo erabakitzaileetan interpretari lanak egitea (euskara/gaztelania edo gaztelani/euskara).
- Bere lanpostuari dagokion kudeaketa eremuan, erabiltzaileei arreta eta informazioa eskaintzea, behar den moduan.
- Funtzioak behar bezala betetzeko, lagungarri izango zaizkion beste erakunde, entitate eta profesional batzuekin harremanetan izatea.
- Zerbitzuaren hobekuntza lortzeko xedearekin, bere lankideekin lankidetzan jardutea, hobekuntzarako ekintzak eta proposamenak eginez.
- Bere arloko artxiboa eguneratuta izatea, udalean zehaztutako antolaketa ereduari jarraituz.
- Udal sinergien aprobetxamendua optimoa izan dadin, Udal arlo guztiekin koordinazio harreman estua izatea, udalean zehaztutako antolaketa ereduari jarraituz.
- Lana behar bezala antolatzea, dagozkion ardurak eta helburuak ondo bete ahal izateko.
- Esandako guztiez gain eta helburu zehatzak betetzeko xedearekin, gaitasun- eta prestakuntza-profesionalarekin koherentzian eska dakizkiokeen bestelako lanak egitea.
Hirugarrena. Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
Onartua izateko, eta Lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte hautagaiek:
Eskaera-orria betetzea.
a) abenduaren 23ko 17/1993 Legean zehaztutakoaren arabera, Europako Batasuneko kidea den Estaturen bateko nazionalitatea izatea.
b) 16 urte beteta izatea.
c) Eskaria aurkezteko epea bukatu aurretik, Diplomatura tituluduna izatea edo diplomatura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
d) 4 TG (teknikari gaitua) hizkuntza eskakizuna egiaztatzea. HAEEk zehaztuko du hori egiaztatzeko azterketaren edukia eta modua.
e) Lanpostuaren berezko funtzioak normal burutzea galaraziko dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez edukitzea.
f) Estatu, Elkarte Autonomo edo Toki Entitateen zerbitzutik espediente bitartez baztertua ez izatea eta funtzio publikoetan jarduteko inhabilitaziorik ez edukitzea.
g) Legezko xedapenetan Funtzionario publiko izateko xedatzen diren bestelako ezintasun edo bateraezintasunik ez izatea.
Betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko eguna bukatzen den egunerako egiaztatu beharko dituzten hautagaiek. Hizkuntza Eskakizunaren egiaztagiria, berriz, perfila egiaztatzeko azterketa eguna baino lehen aurkeztu ahal izango dute.
Laugarrena. Eskabideak.
Eskabideak eredu ofizial normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dira, Eskoriatzako Udaleko erregistro bulegoan eskura daitezke edo baita oinarri hauetako III. Eranskinean ere.
Lehiaketa-oposizioan onartua izateko aurkezten diren eskabideak Eskoriatzako Udaleko Alkateari zuzenduko zaizkio, eta honako hauek bete behar ditu baztertua ez izateko:
a) Eskabidean hautagaiak adieraziko du deialdi honetako Hirugarren Oinarrian eskatzen diren betekizun guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
b) Gainera, eskabideari honako dokumentazioa gehituko zaio.
- Nortasun Agiriaren Fotokopia.
- Deialdian parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia.
- Deialdiko zazpigarren oinarrian aipatzen diren Euskara maila egiaztatzeko ziurtagiri edo tituluen fotokopiak.
- Eskaera-orrian agertu diren merituak kreditatzen dituzten dokumentuak, lehiaketa fasean baloratu ahal izateko.
Ez dira baloratuko, behar bezala kreditatu ez diren merituak.
Esperientzia kreditatzeko, zerbitzua eman den Enpresa edo Administrazioaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira, kontratuaren iraupena eta eginkizunak zehaztuz. Arlo pribatuan izandako esperientzia kreditatzeko, Gizarte Segurantzako kotizazioa ere ziurtatu behar da.
Trebakuntza osagarriari dagokion meritua kreditatzeko dokumentazioan, zehaztu egin behar da iraupena zenbatekoa izan den. Hala egiten ez bada, Epaimahaiaren esku geratuko da meritu hori baloratzea edo ez baloratzea.
c) Eskabideak behar bezala beteta aurkeztuko dira Eskoriatzako Udaleko Erregistro Orokorrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 20 laneguneko epean.
Eskaera-orriak Posta Bulegoan ere aurkez daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Udaleko Alkate-Udalburuari. Horretarako posta bulegoan gutunazal irekian aurkeztuko dira, bertako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko eta aurkezteko epearen barruan zertifikatu dela egiaztatzeko. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskaera horiei Udaleko erregistroan sarrera eman zaiela, Posta Bulegoan entregatu ziren egunean bertan.
Bosgarrena. Hautagaiak onartzea.
Eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen denean, Udaleko Alkate-Udalburuak onartu eta baztertutako hautagaien zerrenda erabakiko du, eta Epaimahaiko kide titularren eta ordezkoen izendapena onartuko du. Zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta udaleko iragarki taulan erakutsiko dira, 10 laneguneko epea emanez erreklamazioak egin eta akatsak zuzentzeko, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda besterik gabe behin-betiko onartuta geldituko da. Erreklamaziorik egonez gero, alkateak erabaki berria egingo du erreklamazio horiek onartzeko edo baztertzeko eta behin-betiko zerrenda onartzeko.
Bigarren erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko sailean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Beti, egoki iritzitako bestelako errekurtsoen kalterik gabe. Nolanahi ere, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean.
Seigarrena. Epaimahaia.
Hautaketa probetarako Epaimahaia kide titularrek eta ordezkoek osatuko dute eta horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da. Kideak honako hauek izango dira:
Mahaiburua:
- Alkateak izendatutako pertsona bat.
Mahaikideak:
- Gaian aditutako teknikari bat.
- HAEEk izendatutako ordezkari bat.
- Pertsonal batzorde informatzaileak izendatutako ordezkari bat.
- Udal langileek izendatutako ordezkari bat.
Idazkaria:
- Udaleko idazkaria edo hark izendatutako udal langilea.
Froga zehatzetarako, komenigarri ikusten bada, Epaimahaiak teknikari adituen edo enpresen aholkularitza eskatu ahal izango dute.
Mahaikideren bat Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan jasota dauden egoeraren batean egonez gero, horrek ezingo du epaimahaian parte hartu eta aipatutako Legearen 29. artikuluan jasotakoaren arabera, hautagaiek errekusatu ahal izango dute.
Epaimahaiak noiznahi bete beharko ditu bere jardunean Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak xedaturikoak.
Epaimahaiko kide guztiek izango dute hitz egiteko eta botoa emateko aukera, idazkariak izan ezik. Idazkariak hitz egiteko aukera bakarrik izango du. Epaimahaia eratuta gelditzeko bertan egon beharko dira Mahaiburua eta idazkaria eta baita, titular edo ordezko izendatutako kideen erdia ere gutxienez.
Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira. Boto-berdinketa gertatzen bada Mahaiburuaren botoak erabakiko du eta mahaiburu titularra edo ordezkoa ez badaude, adinean zaharrena den mahaikideak erabakiko du.
Epaimahaiak erabakiko ditu deialdian sor litezkeen zalantzak eta oinarrietan aurreikusi gabeko guztiak.
Epaimahaiak froga guztietarako edo berak egoki iritzitako frogetarako, teknikari edo enpresen aholkularitza eskatu ahal izango du. Aholkulari horien egitekoa bakarra izango da, euren lan arlokoak diren azterketetan aholkularitza edo laguntza teknikoa eskaintzea. Halaber, hizkuntza eskakizuna aztertzeko probetan HAEEko kide batek parte hartuko du Epaimahaian.
Zazpigarrena. Hautaketa prozedura. Oposizio-fasea.
Lehen ariketako deia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta baita Eskoriatzako Udaleko iragarki taulan ere. Deialdi horretan azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua ere adieraziko dira. Hurrengo ariketen zehaztasunak Udaleko Iragarki Taulan argitaratuko dira eta baita www.eskoriatza.net webgunean bereziki prestatuta lekuan ere.
Oposizioa:
7.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea.
Bi atal izango ditu, eta beharrezkoa izango da biak, zein bere aldetik, gainditzea:
- A atala) Deialdiko 1. eranskinean zehaztuta dauden gai orokorrei buruzkoa. Epaimahaiak erabakiko du azterketa galdeketa bidezkoa izango den edo gaiei buruzko azterketa idatzia izango den. A) atala gehienez 5 punturekin baloratuko da, eta gainditzeko, 2,5 puntu lortu behar dira gutxienez.
- B atala) Deialdiko 2. eranskinean zehaztuta dauden gai espezifikoei buruzkoa. Epaimahaiak erabakiko du azterketa galdeketa bidezkoa izango den edo gaiei buruzko azterketa idatzia izango den. B) atala gehienez 10 punturekin baloratuko da eta gainditzeko 5 puntu lortu behar dira gutxienez.
7.2. Bigarren ariketa. Praktikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea. Hiru atal izango ditu:
- A atala) Interpretaritzari dagokiona: Froga bakarra.
- Aldi bereko interpretaritza proba bat izango da: Euskaratik gaztelerara bihurtzea mintza-saio bat, 15 bat minutukoa.
Atal honetako proba gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, eta baztertuta geratuko da 1,5 lortzen ez dituena.
- B atala) Itzulpengintzari dagokiona: Lau froga.
- Administrazio hizkerako testu bat gazteleratik euskarara itzultzea.
- Administrazio hizkerako testu bat euskaratik gaztelerara itzultzea.
- Toki-administrazioko edozein lan-arlotako testu bat gazteleratik euskarara itzultzea.
- Toki-administrazioko edozein lan-arlotako testu bat euskaratik gaztelerara itzultzea.
Atal honetako proba bakoitza gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, eta baztertuta geratuko dira proba bakoitzean gutxienez 1, 5 puntu lortzen ez duten hautagaiak eta lau proben emaitzen baturan gutxienez 12 puntu lortzen ez duten hautagaiak.
- C atala) Ofimatikari dagokiona: Froga bakarra.
Ordenadore ezagupena egiaztatzeko froga praktikoa. Windows 2000 sistema operatiboaren ingurukoa, Word testu prozesadoreari buruzkoa. Azterketa hau egiteko eguna, tokia eta ardua argitaratzen dituenean, Epaimahaiak, beharrezko ikusiz gero, azterketak egiteko hurrenkera edo ordena ere jakinaraziko ditu.
Atal honetako proba gehienez ere 10 punturekin baloratuko da.
7.3. Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea. Epaimahaiak Gai edo Ez Gai emaitzarekin baloratuko du azterketa hau. Indarrean dagoen legediaren arabera, aldez aurretik hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiek ez dute azterketarik egin beharko.
Zortzigarrena. Oposizioaren antolaketa.
Epaimahai kalifikatzaileak erabaki dezake probak beste ordena batean egitea (zazpigarren oinarrian jasotzen dena bete gabe) eta baita zenbait proba egun berean egitea ere. Kasu horretan, aurreko proba gainditu dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie hurrengo azterketak.
Hautagaiak Epaimahaiak egindako deialdiari erantzuten ez badio, hau da, esandako leku, ordu eta egunean agertzen ez bada, nahiz eta pisuzko arrazoirik izan, hautaketa probetatik kanpo geratuko da behin-betiko.
Baztertzailea den ariketa bakoitza bukatu ondoren, Epaimahaiak dagokion erabakia hartu eta udal iragarki taulan argitaratuko da gainditu dutenen zerrenda.
Bederatzigarrena. Lehiaketa-faseko merituak.
Oposizio fasea gainditzen duten hautagaiak lehiaketa fasera pasako dira. Fase horretan Epaimahaiak honako merituak balioetsiko ditu, beti ere eskaera-orrian adierazi badira eta 4. oinarriaren b) atalean jasotakoaren arabera behar bezala kreditatuta badaude.
Lan esperientzia. Gehienez, 14 puntu lortu ahal izango dira atal honetan.
- Administrazio publikoan euskara itzultzaile-interprete eginkizunetan aritzeagatik, 14 puntu gehienez ere, 0,20 hilabeteko.
- Administrazio publikoan euskara/gaztelera, gaztelera/ euskara itzultzaile postuan jarduteagatik, 10 puntu gehienez ere, 0,10 hilabeteko.
- Arlo pribatuan deialdi honen xedearekin lotutako zerbitzuak emateagatik, 2 puntu gehienez ere, 0,05 hilabeteko.
Prestakuntza eta ikastaroak. Gehienez 3 punturekin baloratuko da, honako baremo honen arabera.
- Itzulpengintza edo/eta interpretaritza lizentziatu titulua: 3,00 puntu.
- Itzulpen/interpretari arloko bestelako tituluak (masterra): 1 puntu.
- Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten formazio ikastaroak, baldin eta horien iraupena 20 ordukoa edo gehiagokoa baldin bada. Ikastaro horietako bakoitzak 0.10 punturekin baloratuko da eta gehienez puntu 1 lortu ahal izango da.
Hamargarrena. Lehiaketa-oposizioaren azken kalifikazioa.
1. Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioa, bi faseetan guztira lortutako puntuazioaren araberakoa izango da, ondorengo puntuan adierazitako aurreikuspenen arabera.
Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioak erabakiko du hautagaien hurrenkera.
2. Hautaketa prozedurako proben eta merituen balorazioa egin ostean, oposizioan eta lehiaketan guztira lortutako puntuak kontuan hartuz, Epaimahaiak hautagaien hurrenkera onartuko du, puntu gehien dauzkanetik gutxien dauzkanera.
3. Bi hautagaik puntuazio bera lortuz gero, honako irizpideak aplikatuko dira hurrenkera erabakitzeko. Irizpideak ere adierazitako ordenan dute lehentasuna.
- a) Azterketa praktikoetan puntuazio altuena duena gailenduko da.
- b) Ezagupen teorikoen azterketan puntuazio altuena duena gailenduko da.
4. Hautatze prozedurako proba eta merituen kalifikazioa amaitzean, aukeratutako hautagaiak zeintzuk diren erabakiko du Epaimahaiak (hautaprobak gaindituta, deitutako lanpostu kopuruaren baitan sartzen direnak). Hautaprobak gainditzen dituzten gainerako hautagaiek prozesu honen bidez sortutako lan poltsa osatuko dute.
5. Epaimahaiak Eskoriatzako Udaleko Iragarki taulan argitaratuko ditu 2 eta 4 zenbakietan aurreikusitako zerrendak eta Alkateari aurkeztuko dizkio, hautatua praktiketako funtzionario izendatzeko proposamenarekin batera.
Hamaikagarrena. Praktiketeko funtzionario izendatzea.
Onartutakoen zerrenda publikatzen den egunetik aurrera, izendapena hartzeko proposatutako hautagaiak 20 egun naturaleko epea izango du deialdi honetan aipatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkezteko.
Izendatzeko proposatutako hautagaiak, deialdi honetan eskatutako gaitasun eta betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Aipatutako epea igaro eta, pisuzko arrazoirik egon gabe, proposatutako hautagaiak dokumentazioa aurkezten ez badu edo dokumentazioa aurkeztu arren, baldintzak betetzen ez dituela egiaztatuko balitz, hautagai horrek ezingo du praktiketako funtzionario izendapena jaso. Horrez gain, dokumentazioan egiaztapen faltsurik egin badu, hautagaiak bere gain hartu beharko du horren ondorioz dagokion erantzukizuna.
Aipatutako kasuren bat gertatuko balitz, Epaimahaiak Udalbatzaren Lehendakariari izendapen proposamen berria egingo dio, oposizio fasea gainditu ondoren hautagaien zerrenda hurrenkeran bigarren gelditu denaren alde.
Aukeratutako hautagaia deialdia egin duen organoaren erabakiz praktiketako funtzionario izendatuko da. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta hautagaia egoera horretan egongo da, funztionario izendatu edo kanporatzen duten arte. Praktikaldiak 6 hilabeteko iraupena izango du.
Praktika aldia bukatu aurretik, zerbitzuburuak praktika-aldian dagoen langileari buruzko idatzizko txostena aurkeztuko du. Txosten horretan langileari buruzko honako aspektuak baloratuko ditu: Lanpostuaren eginbeharrak burutzeko lanerako gaitasuna eta errendimendu profesionala; lana modu eraginkorrean eta erantzukizunez antolatzeko gaitasuna; lanerako jarrera eta iniziatiba gaitasuna eta baita lanarekiko agertutako interesa ere. Lan-taldera egokitzeko adierazitako giza gaitasuna eta gaitasun profesionala ere baloratuko dira.
Zerbitzuburuak egindako txostena Pertsonal batzordeak aztertuko du eta praktika aldia gainditu duen langilea karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egingo du. Hautagaiak, baina, praktika aldia gainditu ezean, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu horretarako hartutako eta arrazoitutako erabaki bidez.
Hautagaiak praktika aldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendapena jasoko du.
Hamabigarrena. Karrerako funtzionario izendatzea.
Karrerako funtzionario izendapena jaso duen hautagaiak, bere izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 laneguneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Alkateak, pisuzko arrazoirik dagoela justifikatzen badu, beste 10 eguneko luzapena eman ahal izango du jabetza hartzeko. Epe hori igarota hautagaiak jabetza hartzen ez badu, lanposturako eskubide guztiak galduko ditu eta izendapena baliogabetuta geldituko da.
Hamahirugarrena. Gora-beherak.
Oinarri hauetan araututa gelditu ez diren gora-behera guztiei erantzuteko ahalmena Epaimahaiarena izango da eta Lehiaketa-Oposizio honek arazo barik aurrera egin dezan hartu beharreko erabaki guztiak hartzeko gaitasuna ere berea izango da.
Hamalaugarrena. Datu pertsonalen babesa.
Honako arau hauek xedatutako tratamendua emango zaie hautagaiek hautaketa-prozesuan emandako datu pertsonalei: Datu pertsonalak babestekoa den 15/1999 Lege Organikoa; Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuei aplikatu beharreko segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen 994/1999 Errege Dekretua; 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa; eta arau horien garapeneko xedapenak.
Hautaketa-prozesuan bildutako datu pertsonalak «Langileen hautaketa» izeneko fitxategi automatizatuan jasoko dira. Hautaketa-prozesuetan hautagaiek erakutsitako jarrera profesionala neurtzea da fitxategi horren xedea, eta Eskoriatzako Udala izango da datu pertsonalen hartzailea eta fitxategiaren arduraduna. Fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, Eskoriatzako Udalera jo beharko da.
Hautaketa-prozesua kudeatzeko datu pertsonalak erabiltzeko eta haiek Interneten jartzeko baimena eman beharko dute hautagaiek.
Hautaketa-prozesuan zehar emandako datuak beste administrazio edo erakunde batzuei lagatzeko aukera izango da, haiek unean-uneko langile-premiei erantzuteko.
Datu pertsonalen erabilpena egiteko, segurtasun-neurriei buruzko Erregelamenduak araututako segurtasun-neurriak beteko dira.
Hamabosgarrena. Inpugnazioak.
Lehiaketa-norgehiagoka honen deialdia, oinarriak edo beronetatik sortzen diren egintza administratiboak nahiz Epaimahaiaren jardunetik sortzen direnak, interesdunek inpugnatu ahal izango dituzte, beti ere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutako modu eta baldintzetan.
I. ERANSKINA
GAI OROKORRAK
1. Udalerria. Udal barrutia. Biztanlerai. Erroldaz.
2. Udal antolaketa. Eskumenak.
3. Toki-entitateen ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Sortzeko eta onartzeko prozedura.
4. Administrazio prozeduraren oinarri orokorrak. Araudiak.
5. Denbora kontzeptua administrazio prozeduran: Lanegunak eta ordutegia; epeak. Dokumentuak hartu eta erregistroan sartzea.
6. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Administrazioaren isiltasuna.
7. Administrazioarekiko errekurtsoak azaroaren 26ko, 30/1992 Legean.
II. ERANSKINA
GAI ESPEZIFIKOAK
1. gaia. 6/1989 legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. V. titulua: «Hizkuntz normalkuntza».
2. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa: Aitzin idazpurua; Herritarren eta herri-agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean; Euskara Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lur-eremu barruko herri-arduralaritzan erabiltzeaz.
3. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa: Euskara hizkuntza idatzi ofizialtzat erabiltzeaz.
4. gaia. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena. Lanpostuei dagozkien hizkuntza eskakizunak.
5. gaia. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an onartua. Helburu nagusia, estrategikoak eta zehatzak.
6. gaia. Itzulpen teoriak.
7. gaia. Itzulpen ereduak eta haien definizioak.
8. gaia. Hizkuntzaren tratamendu automatikoa: Aplikazioak, lanabesak, baliabideak eta oinarriak.
9. gaia. Itzulpena eta diakronia: Historikotasuna.
10. gaia. Itzulpena eta testuinguru soziokulturala: Itzulpena kulturen arteko komunikaziotzat.
11. gaia. Itzulpen komunikatiboa eta itzulpen semantikoa.
12. gaia. Itzulpen prozesua: Azterketa moduak, ezaugarriak.
13. gaia. Itzulpen gaitasuna: Nozioa, ereduak, gaitasuna hartzea.
14. gaia. Itzultzearen arazoak: Nozioa, sailkapena, konponbidea.
15. gaia. Zuzentasuna eta erredakzioa itzulpenean: Ezaugarriak, arazoak, teknikak.
16. gaia. Testu motak eta itzulpena: Sailkapen irizpideak, generoen ezaugarriak, testuak identifikatzearen eta sailkatzearen garrantzia.
17. gaia. Terminologia eta itzulpena. Terminologiaren ezaugarriak eta berezitasunak.
18. gaia. Euskararen terminologia batasuna Administrazioan. Irizpideak, orientabidea, antolaketa.
19. gaia. Hartzailearen garrantzia administrazio hizkeran. Herritarra. Segurtasun juridikoa.
20. gaia. Administrazio hizkeraren ezaugarriak eta arazoak: Parafrasia, nominalizazioa, esaldi pasiboak, ezezkako esaldiak, aposizioa, gerundioa, lexikoa, puntuazioa.
21. gaia. Testu antolatzaileak. Paragrafoa. Sarrerako eta bukaerako paragrafoak. Gaiaren garapena eta lotura paragrafoak. Ideiak eta antolaketa. Modalizazioa.
22. gaia. Itzulpen eredu komunikatiboak eta soziokulturalak.
23. gaia. Administrazio testuen itzulpena: Fideltasuna eta komunikagarritasuna.
24. gaia. Ahozko eta idatzizko itzulpena eta euskararen aldaera linguistikoak: Euskalkien eta batuaren tratamendua.
25. gaia. Ahozko itzulpena. Interpretazioa: Aldi berekoa, esan ostekoa, ikusizkoa, xuxurlaketa. Interpretariaren lanabesak.
26. gaia. Interpretearen gaitasunak: Arnasketa, ahotsa, keinuak, tonua, estiloa. Memoria, notak hartzea, hitz jarioa. Bat-bateko hitzaldia eta irakurria. Hitz jokoak.
27. gaia. Interpretazioa: Esaldia atzekoz aurrea berrantolatzeko baliabideak. Kabinako lana eta jarrera. Taldeko lana. Etenak, esaldi nahasiak. Interpretearen akatsak.