E. Atariko batzuek Batzar Nagusi Berezirako deia egitea
BILERA DEIA
Sinatzen dugunok -Durana kaleko 2ko bizilagunak, partaide kuota osoaren %25 baino gehiago daukagunok-, dei egiten dizugu, Batzar Nagusi Berezira etor zaitezen, 4.A etxebizitzaren jabea zara eta.
Batzar hori hil honen 14an egingo dugu, iluntzeko 7etan 1. deialdian eta 7.30etan 2. deialdian, betiko lokalean, eta gai zerrenda honekin:
- Errentak eguneratzea.
- Toldoak jartzeko aurrekontuak aurkeztea.
Aretxabaletan, 2004ko irailaren 4an
Izp.: Ane Miren Legorburu
Karmel Bengoa
Esteban Martinez
Oharra: bilera deitu dugu, Jabetza Horizontaleko Legeak ematen digun ahalmena erabiliz, presidenteak uko egin diolako bilera deitu zezan egin genion eskaerari.
Adibidea .rtf formatuan