2008-04-24 / 11:49
Atxorrotzen gaineko jardunaldiak
Eskoriatzari buruzko aurreneko aipamen idatziak XII. mendekoak dira, Atxorrotz mendi tontorrean zegoen gazteluari buruzkoak. Gaztelu hark, Leintz bailarako eremu zabala menderatzen zuen eta babesa eskaintzen zien bailarako herritarrei. Ibarraundi museoak Atxorrotzi buruzko jardunaldiak antolatu ditu, maiatzaren 6an eta 8an izango dira.
Jardunaldiak
Maiatzaren 6an, asteartea, 19:00etan, Iñaki Sagredok hitzaldia emango du. Ikerlari honek 10 urte daramatza nafar erresumako gazteluen inguruko ikerketak egiten eta pasa den abenduko Durangoko azokan Navarra, castillos que defendieron el Reino liburuaren III. liburukia aurkeztu zuen.
Saio hau, Nafarroako Gazteluak dokumentalarekin hasiko du eta jarraian, Castillo de Aitzorrotz. Historia y posible recuperación hitzaldia emango du.
Maiatzaren 8an, osteguna, 19:00etan Iñaki Padilla arkeologoa etorriko da Ibarraundira Espacio de frontera: las fortificaciones alto medievales de Gipuzkoa hitzaldia ematera. Padilla, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle titularra da eta Erdi Aroko Historia, Paleografia eta Diplomatika Departamentuko Zuzendaria.
Ibarraundi museoak antolatu ditu jardunaldiak Amuska Emakume Taldea, Aitzorrotz Kultura Elkartea, Olazar Jubilatuen elkartea, Tortolis ludoteka eta Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin.
|