castellano |  Web mapa
  
 
   Udala | Gure Herria | Kultura eta Turismoa | Kirola | Egutegia | Albisteak | Argazkiak  
  KULTURA ETA TURISMOA  Hemen zaude:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Hileko egitaraua »  Maiatzeko egitaraua »  2008ko San Pedro jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak
Eskoriatza Dena, Museo bat
Jaiak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

2008ko San Pedro jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, inolako mugarik gabe.

2.- Egileak kontuan izan behar du aukeratutako irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko dela. Jai egitaraua 15 cm altu eta 25 cm. zabal izango da, beraz, aurkeztutako kartelak neurri hori eduki beharko du.

3.- Teknika librea izango da.

4.- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2008ko Sanpedruak ESKORIATZA.

5.- Irabazleak 300 ¤-ko saria jasoko du.

6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

7.- Kartelak egilearen izenik gabe aurkeztu behar dira, atzeko aldean lema bat dutela. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

8.- Kartelak Udaletxera nahiz Kultur Etxera eraman beharko dira 2008 maiatzaren 30eko 13:00a baino lehen.

9.- Epaimahaia nortzuk osatzen duten jakinaraziko da erabakia ezagutzera ematen den egun berean.

10.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

11.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da eta berak izango du argitaratzeko eskubidea.

12.- Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta HOGEITA HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela ulertuko da eta Udalak erabaki ahal izango du haiekin zer egin. Kasu horretan ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako beharrezkoa dela ikusiz gero, egoki iruditzen zaizkien aldaketak egin ahal izango dituzte.