castellano |  Web mapa
  
 
   Udala | Gure Herria | Kultura eta Turismoa | Kirola | Egutegia | Albisteak | Argazkiak  
  KULTURA ETA TURISMOA  Hemen zaude:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Hileko egitaraua »  Maiatzeko egitaraua »  Esaldi lehiaketa
Eskoriatza Dena, Museo bat
Jaiak
Hezkuntza
Elkarteak
Ibilbideak
Atxorrotz eguna

Esaldi lehiaketa

Aireratu gure jaiak!!

BOTA AURTENGO JAIETAKO ESALDIA

Jaiak ondo pasatzera gonbidatuz...

Jaiez gozatzeko leloak asmatuz...

Sanpedroak, jaiak, euskara, gazteak... elkartuz

Jaiak neurrian ospatzea desiatuz...

Zeinek hartu dezake parte?


13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek, baina hiru eta bost pertsona bitarteko taldeak sortuz.

Zenbat esaldi aurkeztu?

Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.

Non, noiz eta zelan aurkeztu esaldiak?

Udaletxeko eta Kultur Etxeko eskapeetan jarriko diren buzoietan, kartazal batean sartuta, maiatzaren 23a eta ekainaren 6a bitartean.

Kartazalean taldearen izena ipini eta barruan, beste kartazal itxi batean sartu Datuen Txartela. (pdf, 33kb)

Ez dira onartuko

Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa bultzatzen duten esaldiak eta jarrera sexistak bultzatzen dituztenak.

Taldeak

Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabili dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte. Pertsona bera bi taldetan agertuz gero, talde horien esaldi guztiak lehiaketaz kanpo utziko dira.

Epaimahaia eta zabalpena

Udaleko euskara azpibatzordea izango da Esaldi Lehiaketa honen Epaimahaia.

Ekainaren 10ean www.eskoriatza.net webgunean iragarriko da irabazlearen izena eta sanpedroetan kartel bat jarriko da plazan irabazi duen esaldiarekin. Aukeratuko diren beste esaldi batzuekin pegatinak aterako dira.

Sariak

Lehiaketa irabazten duen esaldia asmatu duen taldeari sanpedroetan afari bat ordainduko zaio Eskoriatzako jatetxe batean.

Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari 50 euroko saria emango zaio.