castellano |  Web mapa
  
 
   Udala | Gure Herria | Kultura eta Turismoa | Kirola | Egutegia | Albisteak | Argazkiak  
  GURE HERRIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ezagutu herria »  Kokapena
» Kokapena
Historia
Euskararen datuak
Elizateak
Datu ekonomikoak
Irudiak
Eskoriatzako planoa
Kale-izendegia

Kokapena

Eskoriatza Leintz Bailaran dago, Gipuzkoa mendebaldean kokatuta dagoen eskualdean, Debagoienean.

Eskoriatzara bi bidetatik sar daiteke:

  • Iparrekialdetik, Aretxabaletatik, Gaztanadui kaletik Bolibar ibaia zeharkatu ondoren.
  • Hegomendebaldetik, Leintz-Gatzagatik, Aranburuzabala kaletik.

Eskoriatza errege-bide zaharraren ertzean, luze garatzen da, XVI eta XVII. mendeetan, eta lehenagoko garaiko aztarnarik ez da geratzen. Berrogei etxe baino gehiago sail estuetan antolatuak; elementu ikusgarriak dituen ibilbide berezia da. Eraikin gehienek, oro har, ez dute berez balio handirik, baina guztien multzoak itxura berezia dauka, bai eraikinen tipologiagatik, bai beren espazio-formagatik.

Bi kale ditu, Aranburuzabala eta Arana, eta horiek ertzetan dituzten eraikin esanguratsuek ibilbide pintoresko bat osatzen dute. Bi kaleen elkarguneak zeharbide ireki bat osatzen du, arkitektura bereziko adierazgarriz josia. Monumentu-multzoak herri-arkitektura du adierazgarri:

  • Egurrezko egituradun etxeak.
  • Harlanduzko kanpo-paramentudunak.
  • Mortairuz entokatuak.

Harearriz landutako kanpo-paramentuak ere badaude baina gutxiago, beheko solairuetan, ertzetan eta inguratuetan batez ere. Esanguratsuak dira harlanduzko puntu erdiko arkuak, gainaldean armarriak dituztela. Hauek beheko solairu batzuetan daude, han-hemenka, Aranburuzabala kalean hiru eta Arana kalean beste hiru. Horietako batzuk narriatuta daude, eta beste batzuek apaingarri aberatsak dituzte. Hutsune gehienak dinteldunak dira: batzuk harrizko inguratuen anguloetan belarriak dituzte; beste askok, berriz, entokatu bidez eginiko irtenuneak inguruan.

Orokorrean, honako tipologia da nagusi: atariperik gabeko beheko solairua eta beste bi solairu, fatxada laua hegalki txikidun balkoiekin, hauetako batzuk hartxabalezkoak direla. Eraikuntza heterogeneoa da eta hormigoiz eginiko luzapen eta eraberritzeak ere ikus daitezke. Sailetan banatuta egoteak multzo lineal baten itxura uniformea izatea eragozten du. Osotasunean, herri-arkitekturak garrantzi handiagoa du arkitektura jasoak baino; ez da oso uniformea, eta gutxiago agertu arren, oso kalitate onekoa da.