Parrokia
castellano |  Web mapa
  
 
   Udala | Gure Herria | Kultura eta Turismoa | Kirola | Egutegia | Albisteak | Argazkiak  
  GURE HERRIA  Hemen zaude:   Sarrera »  Ezagutu herria »  Euskararen datuak »  Prospekzioa
Kokapena
Historia
» Euskararen datuak
Elizateak
Datu ekonomikoak
Irudiak
Eskoriatzako planoa
Kale-izendegia

Prospekzioa

Atal honetan datozen urteetarako herriko euskaldungoaren bilakaeraren prospekzioa duzue. Prospekzioa SEI Elkarteak sorturiko BEGIRA tresna erabiliz prestatu dugu eta euskararen ezagutzak eta espero daitekeen erabilerak datozen 10 urteetan herrian izango duen bilakaeraren berri ematen digu.

Ezagutzaren bilakaera:

BEGIRA erabiliz, zera kalkulatuko dugu: 1991 eta 1996. urteetako erroldetako biztanleria eta euskaldungoaren datuetatik abiatuta, euskaldunen kopuruak teorikoki zein bilakaera jarraituko duen datozen urteetan (91tik 96rako bilakaera berdina jarraituta). Ondorengo taulan dituzue urtez urteko datuak:

Ezagutzaren bilakaera honetan adierazgarria da 2001. urteko Erroldako datuak jasotzerakoan Eskoriatzako Hizkuntza Gaitasunaren datuek euskaldun kopurua %59koa dela adierazten dutela. Beraz, prospekzio honetan 2002 urterako adierazitako %61,5eko datura hurbilduz joan garela.

Erabilera posiblearen bilakaera:

Adierazitako formulazioaren bitartez, euskararen erabileraren erabilera posiblea ere kalkulatu dezakegu. Horren arabera eta 1996ko datuak kontuan hartuta 2003ko erabilera %30,9koa izan beharko litzateke, eta datuek emandako emaitzaren arabera %29,9koa izan da, beraz, espero zitekeenaren azpitikoa.