Domekan, hilaren 11an, irekiko dute Ibarraundi museoan kultura islamiarrari buruzko erakusketa. Maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik erakusketa. Euskal arabiar-libiar kultura etxeak antolatu du erakusketa – Ibarraundirekin bat – eta helburua arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egitea da. Argazki zein informazio panelak, ikus-entzutezkoak eta tailerrak antolatu dituzte.
|
|