24/04/2008 - 10:10
'Carretera y manta' antzezlana ostiralean
Carretera y manta formatu txikiko helduentzako ikuskizun bat da. Xumea forma aldetik, baina aberatsa ikusleekin lortzen duen energia eta harremanaren ikuspegitik.
Izan ere, ikusleei eskaintzen zaie ikuskizuna, bi asmorekin; bat, ongi pasa dezaten, eta bestea, zenbait gairen inguruan gogoeta egin dezaten, hala nola gure helburuen alde borroka egiteak duen garrantziaz, beldurrak gu ez kikiltzeak duen garrantziaz eta sentimenduen aurrean eta, kasu honetan, maitasunaren aurrean dugun ahultasunaz.
Hori guztia hiru sketch desberdinen bidez, hari gidaritzat bidaia hartuta.
Aktorea: Aitziber Bilbao.
Iraupena: ordubete.
Eguna: apirilak 25, ostirala.
Ordua: 22:30
Lekua: unibertsitateko aretoa.
Sarrera doan.
Hizkuntza: euskaraz.
|