Tortolis ludoteka
Heziketa eta gizarteratze zerbitzua da ludoteka. Euskaraz, aisialdian joko eta jostailu bidez hezitzea du helburu nagusi. 3-12 urte bitarteko eskoriatzarrei zuzenduta dago.
Helbidea: Santa Ana kalea 19.
Telefonoa: 943 71 49 21
E-posta: tortolis@eskoriatza.net
Izen-ematea: urte guztian zehar
Egutegia
Irailetik-ekainera
Uztailean: udaleku irekiak
Ludotekako txandak
- 3-6 urte bitarteko haurrak: astelehenetik egubakoitzera 16:30-18:00
- 7 urtetik 12ra bitarteko haurrak: astelehenetik egubakoitzera 18:00-19:30
Jostailuen mailegu zerbitzua
Ludotekak aukera ematen die bazkideei jostailuak etxera eramateko, maileguan, egun batzuetarako.
- Jostailuak jasotzeko eguna: egubakoitzak
- Jostailuak itzultzeko eguna: eguenak
Ekintza bereziak
Bazkide eta bazkide ez direnei zuzenduta, ostiral arratsalde batzuetan, larunbat edo jai egun batzuetan. Ekintza berezi hauei buruzko informazioa ludotekako tabloian ematen da.
Lotura interesgarria
Haurrei zuzenduta
Gurasoei zuzenduta