Hemen zaude: Hasiera Eskoriatzarrak Berbetan
Dokumentu Akzioak

Eskoriatzarrak Berbetan

2002. urtean Eskoriatzako udalak Leintz bailarako ahozko ondarea jasotzeko proiektua atera zuen Aretxabaleta eta Leintz Gatzagako udalekin batera. Proiektu horren helburua Leintz bailarako ahozko ondarea jasotzea eta bildutako guztia herritarren esku jartzea izan zen.  Horretarako herritarren testigantzak jaso ditu udalak, lehengo audioan eta ondoren audio eta bideo formatuetan. Testigantza horiekin gure herriko historiarik gertukoena jaso dugu, herritarren bizipenak, bizi-esperientzia… Herriko historia herritarren hitzetan kontatua.

Orain arteko egindako elkarrizketen zerrenda hurrengo orrialdean: Eskoriatzarrak berbetan.

Proiektuaren aurkezpena

Eskoriatzarrak Berbetan proiektuaren lehengo aurkezpena 2007ko apirilean egin zen eta ekitaldi hori aprobetxatu zen ordura arteko elkarrizketatuei eskerrak emateko. Ekitaldi xumea baina polita izan zen. Aurkezpenerako bideo hau atera genuen:

www.ahotsak.blip.tv
www.youtube.com/ahotsak

Hizlariak

Eskoriatzako 43 hizlariri grabatutako pasarteak dituzue hemen:
www.ahotsak.com/eskoriatza

Testigantza berriak

Oraindik ere proiektuarekin aurrera darraigu eta testigantza berriak jasotzen ditugu. Zure ezagunen bat elkarrizketatze interesgarria dela iritziz gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Euskara zerbitzua
euskara@eskoriatza.net
943 71 46 88

Eta beste hau Badihardugu euskara elkartearekin harremanetan jartzeko. Proiektuko elkarrizketak eta transkripzioak eurak egiten dituzte.
http://www.ahotsak.com/info/parte-hartu