Eskoriatza Iruditan

Zer da Eskoriatza Iruditan ?

Eskoriatzaren historia antzinako irudi bitartez jasotzeko argazki artxiboa da. Artxibo honetan 1980. urtera arteko argazkiak jaso ditugu eta ahal den guztietan bertan agertzen diren pertsonen, lekuen eta gertakizunen berri ere jaso dugu. Orain arte 1000 bat argazki lortu ditugu, baina asmoa argazkiak batzen jarraitzea da. Bertan agertzen diren argazkiak egunerokotasunaren alderdi guztiei buruzkoak dira: ezkontzak, elizkizunak, lanbideak, familia-argazkiak, erretratuak, kultur ospakizunak...

Zer egin behar dut nire argazkiak hemen agertzeko ?

Antzinako argazkiak etxean badituzu eta artxibo honetan txertatu nahi badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Eskoriatzako kultur etxea
Tel. 943.71.46.88
kultura@eskoriatza.net

Zer egin behar dut hemen azaltzen den informazioa zuzentzeko ?

Orain arte jaso ditugun argazkietan informazioa gehitu nahi baduzu eta ipinitakoa zuzendu beharra dagoela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Eskoriatzako kultur etxea
Tel. 943.71.46.88
kultura@eskoriatza.net

Zer egin behar dut hemen agertzen diren argazkiak kentzeko ?

Argazki artxibo honetan dagoen argazkiren bat zure familiakoa bada eta hemen agertzerik nahi ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskoriatzako kultur etxea
Tel. 943.71.46.88
kultura@eskoriatza.net

Zer egin behar dut hemen agertzen diren argazkiak eskuratzeko ?

Argazki artxibo honetan agertzen den argazkiren bat kalitate altuagoan eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskoriatzako kultur etxea
Tel. 943.71.46.88
kultura@eskoriatza.net

Baldintzak:

Webgune honetan dauden irudiak nornahik ikus ditzake lasai asko.

Irudi hauek erabili gura dituenak, argitaratzeko edo zabaltzeko, Eskoriatzako Udalak berariaz emandako baimena eskuratu beharko du.

Eskoriatzako Udalak ez du bere gain hartzen legeak babesten dituen egile eskubideen aurka egindako erreprodukzioen erantzukizunik. Jabetza Intelektualaren Legeak ezartzen duena bete behar da, eta baita indarrean dagoen ordenamendu juridikoko arauek ezarritakoa ere, erregistro eta artxibo publikoetarako sarbideaz, ohorerako eskubideaz, norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubideaz, nork bere irudia izateko eskubideaz, datu pertsonalen babeserako legeaz; eta indarrean dagoen gainerako legeriak agindutakoa ere bai.

Webgune honetako irudiak ikustera sartzeak baldintza hauek betetzea eskatzen du.