Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxebizitzak erabiltzeko hitzarmena Jaurlaritzarekin
Dokumentu Akzioak

Etxebizitzak erabiltzeko hitzarmena Jaurlaritzarekin

2010/02/04

Atzo, otsailaren 3a, azken orduan Eskoriatzako udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatu zen, zeinaren bitartez Erkidegoko Administrazioaren jabetzakoak diren 3 etxebizitza uzten zaizkion Eskoriatzako udalari denboraldi baterako. Etxeok Eskoriatzan gertatutako lur-jausiak kaltetutakoei uzteko erabiliko ditu udalak.

Bi erakundeen arteko akordio hau azkar bideratzeko Iñaki Pierrugues Eskoriatzako zinegotziaren lana ezinbestekoa izan da. Momentu honetan udalak 4 etxebizitza atontzen dihardu 3 udal jabetzakoak eta 1 Jaurlaritzarena eta biharko prest izango dira.

Hegala eusteko proiektua

Bestalde, kaltetutako hegala eusteko eta trinkotzeko proiektua kontratatu dio udalak Zamudioko TEAM enpresari. Proiektua idatzi ondoren gestio lanak azkar egingo dira obra exekuzioa ahalik eta epe laburrenean gauzatu dadin. 

Gainera, obretarako finantziazioa lortzeko gestioak egiten dihardu udala eta helburu horrekin harremanetan jarrita dago bai Eusko Jaurlaritzarekin eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere. Horrela bada, ostiral honetan Diputatu Nagusia den Markel Olanorekin elkartuko da alkatea.