Santa Ageda neska-mutilak
2010/02/04
Gaur, Santa Ageda bezpera, auzoz-auzo kantuan dabiltza Santa Ageda neska-mutilak. Bihar, Santa Ageda eguna, egun osoan herrian zehar ibiliko dira koplak abesten. 19:00etan dantza egingo dute plazan. Domekan ere, otsailak 7, dantza egingo dute Santa Ageda neska-mutilek herriko plazan.