Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errekan Gora 2011
Dokumentu Akzioak

Errekan Gora 2011

2011/07/11

Musika eta kale-ikuskizunak izango dira aurtengo Errekan Gora jaialdiaren laugarren edizioko osagai nagusietako bi. Egitarau osatuarekin dator gainera jaialdia, aurreko urteetako fruitu onen bermearekin.

Izenak berak iradokitzen duen bezala, aurten berriz ere bustiko ditu jaialdiak Eskoriatzako txokoak, izan ere, ikuskizunak leku bakarrean egin barik herri guztian zehar egongo dira banatuta, kultura emari oparoarekin eta eskaintza aski interesgarriarekin.

Hona hemen egitarau osoa:

  • Uztailaren 8an: Ain_1. Azkoaga Enea hotelean, 22:30ean
  • Uztailaren 9an: Audience. Huheziko klaustroan. 22:30ean
  • Uztailaren 15ean: Malatu. Jose Arana ikastolako patioan, 22:30ean.
  • Uztailaren 16an: Sokaide. Apotzaga auzoko aparkalekuan, 22:30ean.
  • Uztailaren 23an: Fiachras. Gernika plazan, 19:30ean.

 

Errekan Gora 2011

 

Errekan Gora 2011

Malatu taldea

Partekatu albiste hau