Arau subsidiarioak: Aldaketa puntuala Olazarren
2002. urtean onartu ziren Arau Subsidiarioak Eskoriatzako udalean eta orduko onarpen testuan Olazar auzoko Sorautz baserriaren ingururako xedatutako Arau Partikular baten aldaketa jarri du martxan Eskoriatzako udalak. Aldaketa horren hasierako onarpena 2009ko abenduaren 28ko plenoan adostu zen.
Arau Subsidiarioetan aldaketak egiteko, baina, 2006. urtean onartutako Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko legeak xedatzen du derrigorrezkoa dela herritarrei eta elkarteei aldaketa planetan parte hartzeko aukera ematea. Horregatik parte-hartze hori ahalbideratzeko "Herritarren parte-hartze programa" martxan jarri du Eskoriatzako udalak.
Horren ondorioz, interesa duen edozeinek aldaketa honen espedientean dauden dokumentuak aztertu ahal izango ditu eta egoki iritzitako iradokizun edo hobekuntza proposamenak aurkeztu ahal izango ditu.
Iradokizunak
Horretarako otsailaren 26a arteko epea izango du eta informazioa webgune honetan bertan edo udaletxeko hirigintza bulegoan eskuratu ahal izango du.
Hirigintza bulegoan. Ordutegia:- 10:00 – 13:00 (egunero)
- 15:00 – 17:00 (ostegunetan)