castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  AGENDA21  You are here:   Sarrera »  Tokiko Agenda 21 »  Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 prozesuaren aurkezpena eta foro iraunkorra eratzea.



  • Tokiko agintariek bere herritarrekin kontsulta prozesu bate aurrera eraman behar dute eta Tokiko Agenda 21aren inguruan adostasuna lortu
  • Udal agintaritza bakoitzak elkarrizketa modu bat ezarri behar du bere herritarrekin, gizarte elkarteekin eta enpresa pribatuekin, eta Tokiko Agenda 21 bat aurrera eraman.

Agenda XXI (Río de Janeiro, 1992)

(28. Atala: "Tokiko agintarien ekimenak garapen iraunkorrerako politiketan")

Udaltalde 21 - Debagoiena

Eskoriatzako Udala Debagoieneko Mankomunitatea, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Saila, IHOBE eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera era aktiboan lanean ari da Udaltalde 21 ? Debagoiena lan-taldean, zeinaren helburu nagusia gure Eskualdeko udalerrietan Tokiko Agenda 21 prozesua aurrera eramatea den.

Biztanleriaren partaidetza beharrezkoa

Tokiko Agenda 21ak Udalerri mailan eskuartze prozesu bat hastea du helburutzat, udal kudeaketa egokitzera, udal koordinazioa sustatzera eta herritar partaidetza bultzatzera zuzendua, eta iraunkortasunaren kontzeptua udal atal ezberdinen politiketan barneratzera. Udaletik hasiak gara jada prozesu honetan lanean, udal teknikarien partaidetzarekin, beste erakundeen laguntzarekin eta eskualdeko beste Udalekin elkarlanean.

Badakigu helburu hauek betetzeko biztanleri guztiaren partaidetza aktibo eta publikoa guztiz beharrezkoa dela, batez ere gizarte eta ekonomi eragileena, zuzenean eta/edo bere elkarte eta erakundeen bidez.