2006-05-25ean egindako ez ohiko osoko bilkura
Bertaratuak- Asistentes
Alkate-Udalburua
Juan Carlos Bengoa Munduate
Zinegotziak
Carmelo Leceta Abasolo
Josu Ezkurdia Santamaría
Florentino Galindo Cañibano
Juan Luis Merino Sanabria
Ignacio Pierrugues Barberán
Idazkaria
Edurne Iturbe Lascurain
Eskoriatzan, bi mila eta bosteko ekainaren bederatzian, arratsaldeko bostetan, Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan, Juan Carlos Bengoa Munduate alkate jauna buru dela eta goian aipatutakoak bertan direla bildu da Udalbatzarra, ez Ohiko bilkuran , gai-zerrendan zehaztutako gaiei buruz hitz egiteko. Ez dira etorri Maider Otamendi, Begoña Eraña, Coral Rodriguez, Javier Zugasti, eta Javier Villar jaun-andreak.
En Eskoriatza, siendo las diecisiete horas y treinta minutos del día veinticinco de mayo de dos mil seis, en el Salón de Plenos de la Casa de Consistorial quedó constituido el Pleno de la Corporación en sesión extraordinaria bajo la Presidencia del Señor Alcalde- Presidente Juan Carlos Bengoa Munduate, con la asistencia de los señores que arriba se expresan para tratar de los asuntos reseñados dentro del Orden del Día. No asisten las Srs. Maider Otamendi, Begoña Eraña, Coral Rodriguez y los Srs. Javier Zugasti y Javier Villar.
_1.- ERABAKIA, ESKORIATZAKO IKASTETXEETAKO IKASLEEK ?ESKOLA AGENDA 21? BAITAN EGINDAKO PROPOSAMENEI BURUZ_
Agenda 21 Programaren baitan ikastetxeetako ikasleek aurtengo ikasturtea erabili dute "energia" gaia lantzeko eta ateratako ondorioak baliatuz, proposamen bat egin nahi diote Udalbatzarrari.
Alkateak ongi etorria egin die bertan daudenei. Bereziki ikasleei zuzendu zaie esanez ikusi duela ahalegin handia egin dutela ikasturtean zehar eta hori agertzen dela egindako lanean.
Hona transkribatu dugu, hitzez hitz, 1 eta 2 mailako ikasleek egindako proposamenak:
1. eta 2. mailakoak gara. Arraterekin Eskoriatza aztertu genuen: Museoa, kiroldegia, frontoia, liburutegia, kultur etxea eta udaletxea.
Leku hauetara joan ginean, bertan zegoen jendeari galdera batzuk egin genizkien berogailu eta argindarrari buruz. Gehien erabiltzen duten energia argindarra eta gasa direla konturatu ginen.
Kiroldegiko teilatuan, eguzki plakak daudela ikusi genuen. Plaka hauek, eguzkiaren indarra aprobetxatuz argindarra sortzen dute. Hau oso ona da bi arrazoirengatik:
- buka ezina delako.
- ez duelako kutsatzen.
Beraz, alkate jauna, honako eskaera hau dugu zuri egiteko: energia berriztagarria erabiltzea ahalbideratuko duten eguzki plakak jartzea, Eskoriatzako eraikin publikoetan.
Testua irakurri ostean, Alkate jaunak, udalbatzarraren buru egiten duenez, erantzun du Udalaren nahia litzatekeela eguzki plakak eraikuntza publiko guztietan jartzea eta bereziki Luis Ezeiza ikastetxean, baina instalakuntza hauek kostu handiak dauzkanez, Udalaren baliabide ekonomikoak ez direla aski eta ematen diren diru laguntzak txikiak direnez Udalbatzarrak honako konpromisoa hartzen duela: "eguzki plakak jarriko direla Eskoriatzako eraikin publikoetan, baldin eta horretarako behar diren diru laguntzak eskuratzen badira".
Ondoren, 3 eta 4. mailako ikasleen ordezkariek Udalbatzarrari eman diote honako testuan datozen eskari eta proposamenak:
Alkate jaun agurgarria:
Gu hirugarren eta laugarren mailako ikasleak gara, aurreko urtean ura ikasi genuen bezala, aurten energiaren gaia ikasten aritu gara. Eskolan energia mota asko daudela ikasi dugu, adibidez: uraren energia, eguzkiarena eta haizearena...
Eguzki asko egiten duenean argiak kentzea ere komeni zaigu. Erabaki batzuk hartu ditugu ikastolan, besteak beste: arduradun bat jartzea, argia kentzeko eguzkia dagoenean eta aparatuak emendatzeko behar ez direnean.
Otsailean herri honetako museora etorri ginen eta orientazioaren inguruan fitxa batzuk egin genituen. Ariketa horien bitartez ikasi genuen etxe baten orientazioak eta energia kontsumoak erlazio zuzena dutela.
Hegoalderantz orientatuta dauden eraikinen aldeek tenperatura altuagoa edukitzen dute, beroagoak dira, beraz, alde hauetan leiho handiak jarriko ditugu eguzkiaren argia aprobetxatzeko. Iparralderantz begira dauden hormetan leiho txikiagoak jartzen badira, beroa hobeto mantenduko da eta ez dugu hainbeste berogailu beharko.
Eskari bat dugu zuretzat alkate jauna:
hemendik aurrera herrian egiten diren etxeetan orientazioa zaintzea eta ahal den neurrian hegoalderantz begira jartzea. Hori lortuz gero energia gutxiago kontsumituko dugu eta denontzat hobe izango da.
Eskerrik asko zure arretagatik
Alkate jaunak erantzun du: "Udalak konpromisoa hartzen du Eskoriatzan eraikitzen duten promotore eta eraikitzaileei hau eskatzeko, hego aldera begira egin ditzatela etxeak". Ondoren, adibidea jarriz, Udalaren ekimenez Santa Marina Eremuan eraikiko diren etxebizitza tasatuak aipatu ditu, horiek hego aldera begira egingo dira.
Ondoren, 6. mailako ordezkariek Udalbatzarrari zuzendu dizkiote eskari eta proposamenak, irakurritako testuaren bidez. Hona transkribatu dugu hitzez hitz:
Alkate jauna:
6. mailako ikasleak gara eta ikasturte honetan energiari buruz egin ditugun gauza batzuk azalduko dizkizuegu:
- Ingurunean gai hau landu dugu batez ere, eta horrela, mapa kontzeptual ugari egin ditugu.
- Ordenagailuan ere gauza asko egin dugu eta horren bidez, gauza dezente ikasi dugu.
- Liburutegira ere joan ginen aztarna ekologikoa zer den ikustera. Zarautzeko Web orrian sartu ginen eta bakoitzaren aztarna ekologikoa ikusi genuen, horrela jarraituz gero, bakoitzak mundu bat baino gehiago beharko zuela konturatu ginen.
Ateratako ondorio honek pentsarazi digu ingurunearekiko daukagun jarrera hainbat aspektutan aldatu egin behar dugula. Eskolan zenbait neurri hartu ditugu gauden egoera honetan hobekuntzak egiteko, adibidez: kanpoko argia aprobetxatu, papera eta zakarra bereizi, berogailua piztuta dagoenean ateak eta leihoak itxita eduki... zuek ere neurriren batzuk hartzea eskatzen dizuegu ingurumena hobetzeko. Neurri horien artean Zarautzeko Web orria eredutzat hartuz, Eskoriatzako orrian aztarna ekologikoari buruzko informazioa jartzea, herritarrok zenbat kutsatzen dugun jakiteko eta konponbideak bilatzeko.
Eskerrik asko
Alkateak adierazi du proposamena interesgarria dela oso, kostu txikikoa eta egiten erraza, horregatik Udalbatzarrak konpromisoa hartu du eskatutakoa exekutatzeko.
Ondoren DBHko 1. mailakoen ordezkariek Udalbatzarrari aurkeztu dizkiote proposamen eta eskariak, irakurritako testuaren bidez. Hona transkribatu dugu hitzez hitz:
Alkate jauna:
DBH1eko ikasleak gara eta eskutitz hau idazten dizugu eskari bat egiteko:
Energiari buruzko proiektu bat egin dugu eta herriko farolak aztertu genituen. Gehienak desegokiak zirela ohartu ginen eta elektrizitate gutxiago kontsumitzen eta argi egokiagoa ematen duten farolak jartzea eskertuko genizueke.
Alkate jauna: Ikusten duzuenez, Udala hasi da lanean gai honen inguruan eta hala segiko du. Orain gutxi egindako urbanizazio obretan (Olazar auzoa) eta orain egiten ari direnetan (Santa Ana, Dorleta) jartzen ari diren farolak kontsumo txikikoak dira eta argi kutsadura murritzekoak. Eta hori ez udalak bultzatutako obretan bakarrik, promotore pribatuei ere farola mota hori exijitzen diegu. Horrek ez du esan nahi herriko farola guztiak aldatu behar ditugunik, orain arte jarritakoak hor geratuko dira, ondo dabiltzan artean, baina berritu edo berriak jarri behar badira Udal honek konpromisoa hartzen du zuek eskatu duzuen erakoak jartzeko.
Eta azkenik, DBHko 2. mailakoak dira Udalbatzarrari eskaria eta proposamena egiten diotenak. Hona transkribatu dugu:
Kaixo alkate jauna:
Gu DBH2ko ikasleak gara eta energia lantzeko O_atiko Olate auzoko zentral hidraulikoan egon ginen. Horretarako ibilbide bat egin genuen zentralera heltzen diren hodiak ikusten.
Bertan ikusi genuen ura erabiliz energia nola lortu zitekeen. 13.000.000 (hamahiru milioi) kw sortzen dute urtean zehar eta 10.000 (hamar mila) etxebizitza hornitu daitezke horrekin.
Eskoriatzan bi presa daude. Bata Ibarraundi ondoan eta bestea Elorreta inguruan. Hau esan eta gero, hor doakizue gure proposamena: Udalak ikerketa bat egin dezala, bi presa horien ura aprobetxatuz, Ibarraundirako eta Elorretako errotarako argindarra ekoizteko aukerarik dagoen jakiteko. Balego, ondo egongo litzakeela aukera aprobetxatzea.
Hau dena entzunik, gu denon proposamenak betetzea espero dugu, aurreko urtekoak ahaztu gabe.
Eta guzti hau kontutan harturik proposamen hau egitea erabaki dugu:
Proposamen honen aurrean, Udalbatzarrak konpromisoa hartu du behar diren gestioak egiteko, diru laguntza bat lortze aldera, azterketa hau egin ahal izateko, eta diru laguntza hau jasota azterketa egiteko.
Parte hartze guztiak eginda eta goian adierazitako konpromisoak hartuta, eskari bakoitzaren araberako konpromisoak hartuta, Alkate jaunak zoriondu egin ditu ikasle guztiak egindako lanagatik, eta bide batez barkamena eskatu du iaz "urari" buruz hartutako konpromiso batzuk oraindik bete gabe daudelako eta jakinarazi die aurten egingo direla.
Eta beste gairik ez dagoenez, bukatutzat eman da bilkura zazpiak eta berrogeita bost minututan. Eta nik, Idazkariak, egiaztatzen dut.