6. mailako ikasleak
Alkate jauna:
Seigarren mailako ikasleak gara eta ikasturte honetan energiari buruz egin ditugun gauza batzuk azalduko dizkizuegu:
- Ingurunean gai hau landu dugu batez ere, eta horrela, mapa kontzeptual ugari egin ditugu.
- Ordenagailuan ere gauza asko egin dugu eta horren bidez, gauza dezente ikasi dugu.
- Liburutegira ere joan ginen aztarna ekologikoa zer den ikustera. Zarautzeko Web orrian sartu ginen eta bakoitzaren aztarna ekologikoa ikusi genuen, horrela jarraituz gero, bakoitzak mundu bat baino gehiago beharko zuela konturatu ginen.
Ateratako ondorio honek pentsarazi digu ingurunearekiko daukagun jarrera hainbat aspektutan aldatu egin behar dugula. Eskolan zenbait neurri hartu ditugu gauden egoera honetan hobekuntzak egiteko, adibidez: kanpoko argia aprobetxatu, papera eta zakarra bereizi, berogailua piztuta dagoenean ateak eta leihoak itxita eduki...
Zuek ere neurriren batzuk hartzea eskatzen dizuegu ingurumena hobetzeko. Neurri horien artean Zarautzeko Web orria eredutzat hartuz, Eskoriatzako orrian aztarna ekologikoari buruzko informazioa jartzea, herritarrok zenbat kutsatzen dugun jakiteko eta konponbideak bilatzeko.