Apotzaga
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  AGENDA21  You are here:   Sarrera »  Tokiko Agenda 21 »  Eskolako Agenda 21 »  2005/2006 ikasturtea »  2. mailakoak

2. mailakoak

Alkate jauna:

Bigarren mailakoak gara. Arraterekin Eskoriatza aztertu genuen: Museoa, kiroldegia, frontoia, liburutegia, kultur etxea eta udaletxea.

Leku hauetara joan ginean, bertan zegoen jendeari galdera batzuk egin genizkien berogailu eta argindarrari buruz. Gehien erabiltzen duten energia argindarra eta gasa direla konturatu ginen.

Kiroldegiko teilatuan, eguzki plakak daudela ikusi genuen. Plaka hauek, eguzkiaren indarra aprobetxatuz argindarra sortzen dute. Hau oso ona da bi arrazoirengatik:

1. buka ezina delako.

2. ez duelako kutsatzen.

Beraz, alkate jauna, honako eskaera hau dugu zuri egiteko: energia berriztagarria erabiltzea ahalbideratuko duten eguzki plakak jartzea, Eskoriatzako eraikin publikoetan.