Taloak egiten
castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  AGENDA21  You are here:   Sarrera »  Tokiko Agenda 21 »  Eskolako Agenda 21 »  2005/2006 ikasturtea »  DBH1eko ikasleak

DBH1eko ikasleak

DBH1eko ikasleak gara eta energiari buruzko proiektu bat egin dugu.

Eskoriatzako hainbat guneetako argiteria aztertu eta gero ondorio hauetara iritsi gara:

1. Herrirako sarrera errepidetan, auzoetarako edo baserrietarako bideetan,eta trafiko txikia dutenetan dauden farolak eta ematen duten argia egokia dela.

2. Plazetan, espaloietan, parkeetan eta lorategietan erabiltzen diren farola gehienak, Intxaurtxuetako alderik berriena eta Dorletako sarreran egin diren azken etxeetakoak ezik, ez direla batere egokiak; lurra argiztatu beharrean argia gora bota eta kutsadura sortzen dutelako. Adibide garbiena Gorrosarri Plazan aurkitu dezakegu.

3. Industrialdeetako bideak, eta aparkalekuak orokorrean ondo argiztatuta daudela eta farola egokiekin.

4. Eta bukatzeko zehar bide estalietan eta tunel txikietan dauden farolak egokiak izan arren, ematen duten argia kasu batzuetan gehiegi dela ikusi genuen eta beste batzuetan gutxiegi.

Hau ikusi ondoren zera proposatzen dizugu:

Benetan egokiak diren farolak , kontsumo gutxikoak eta argi egokiagoa ematen dutenak jartzea.