Sanpedro jaiak
- Noiz
-
2012/06/28 18:00 2012/07/01 23:552012/06/28 - 2012/07/01
- Non
- Eskoriatza
Ekainak 24, igandea
11:00
XI. San Pedro pilota txapelketako
finalak pilotalekuan.
Kategoriak:
benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak.
Ekainak 28, osteguna
Bezpera
12:00 Umeentzako margo lehiaketa herriko plazan (4-12 urte)
13:00 Margo lehiaketaren sari banaketa plazan.
17:00 Futbolin txapelketa gaztelekuan.
17:00 “Itartetarrak” erakusketaren inaugurazioa Ibarraundi museoan.
18:00 Jaiei hasiera emateko festa-kanpaiak eta txupinazoa herriko plazan.
Aurtengo pregoia “Olazar” jubilatuen elkarteak egingo du.
Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira eta txistulariak buruhandiekin.
19:00 “Eskulanak”erakusketaren inaugurazioa Kultur Etxean.
19:00 Kale ikuskizuna: “Oilaskoetxea”.
19:30 Parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarriren “Salvea” abestuko du San Pedro elizan.
20:00 “Joselu Anaiak” taldearekin dantza herriko plazan.
22:30 Nagusien danborrada.
22:30 Berriro ere dantza plazan “Joselu Anaiak” taldearekin.
Ekainak 29, ostirala
San Pedro eguna
11:00 Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira.
11:40 Elizbira.
12:00 Meza nagusia San Pedro elizan, parrokiako abesbatzaren parte hartzearekin.
12:30 Poxpolo eta Mokolo pailazoak Gorosarri plazan.
13:15 Musika Eskolako bandaren kontzertua herriko plazan.
17:00 “Bat irabazteko” lehiaketa plazan.
18:30 Esku pilota partiduak pilotalekuan.
-
Lau t´erdiko partidua: Mendizabal - Chafee
-
Eskuz binakako partidua: Mikel Goñi eta Galarza VI – Capellan eta Goñi III.
Prezioa: aurrez 10€, leihatilan 12€
Sarrerak salgai Zarauztarra tabernan eta Manuel Muñoz kiroldegian.
19:00 “Neskakabaret” kale ikuskizuna plazan.
20:00 “Alaiki” taldearekin dantzaldia plazan.
23:00 “Burrunba Kelele” eskoriatzako batukada plazan
23:15 “Herri taupadak” ikuskizuna plazan.
Ondoren: “Alaiki” taldearekin dantzaldia plazan.
Ekainak 30, larunbata
11:00 Herriko txistulari taldearekin kalejira.
12:00
Kartoizko zezenekin entzierro txikia museotik Intxaurtxuetara
(kiroldegi aurreko plazara).
Bertan, errekortadore
eskola ibiltaria.
12:00 Herriko hildakoen aldeko meza.
13:00 “Tolin el Mariachi” plazan.
15:30 “XXI. Mus txapelketa” Gernika plazan.
Izen ematea: 30€ bikotea.
Sariak: 1.- Jasotako diruaren %50a, txapela, gazta eta txakolina
2.- Jasotako diruaren %25a eta gazta.
3.- Jasotako diruaren %15a eta txakolina.
4.- Jasotako diruaren %10a.
18:30 Haurren danborrada.
19:45 Koadrilen arteko jokuak. Eskoitzako II. banderia.
23:00 “Spikedrivers” tadea Gorosarri plazan.
24:00 “Triki trake” taldearekin dantzaldia plazan.
Uztailak 1, igandea
Euskal Jaia
11:00 Eskoriatzako txistularien kalejira.
12:30 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan.
13:00 Musika Eskolako dantza taldea plazan.
13:30 Trikitilari Eskolako ikasleekin kalejira.
14:30 Herri bazkaria Santa Mariñe plazan.
Lekua erreserbatzeko: 943. 71 46 88 edo kultura@eskoriatza.net
Prezioa: 20€, umeek: 10€ Txartelak salgai: Inkernun eta Goxotxikin.
Txartelak hartzeko azken eguna: ekainak 25, astelehena.
Menua
-
Helduak: sarrerak (urdaiazpikoa, solomoa, txorizoa), bakailao tortilla, saiheskia, gazta menbriloarekin eta intxaurrak. Kafea eta pattarra.
-
Umeek: zukua, makarroiak, burruntzi-pintxoak eta jogurta.
16:30 Apar festa Santa Mariñe plazan.
19:00 “VI. Sanpedruetako Kantu Txapelketa” herriko plazan.
Parte hartu ahal izango da koadrilaka edo banaka, baina beti 16 urtetik gorakoak egonez gero taldean. Saria: 300€
21:00 “Ingoaldeu” taldearekin dantzaldia herriko plazan.
24:00 Jaiei bukaera emateko bandera jaitsiera eta trumoikada.
12:00-14:00 eta 17:00-21:00, umeentzako parkea Intxaurtxuetan (kiroldegi aurrean)
Uztailak 7, larunbata
Gatzagako XVI. auto igoera.