Erakusketa: "Natura 2000, bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak"
Ordutegia: 11:00 -14:00 / 16:30 - 20:30
- Noiz
-
2010/02/17 00:00 2010/02/26 00:002010/02/17 - 2010/02/26
- Non
- Ibarraundi museoa
Erakusketa ibiltaria zeri buruz?...
...esfortzuak nola batu, laguntzak gehitu, denek osatzen dugun eta eratze eta ezartze fasean dagoen eta, Europako biodibertsitatearen galera geldiaraztea helburu duen, europar proiektu kolektibo eta parte hartzaile batean elkarrekin nola lan egin behar dugunari buruz. Proiektu hori NATURA 2000 da.
Erakusketa ibiltaria zertarako?...
…Natura 2000 Sareari buruz hausnartzeko, baita gure arbasoengandik jaso dugun eta gure osasun, oparotasun eta bizi kalitatearen oinarri den biodibertsitatearen balioaren hausnarketa eginarazteko.
...gizakia naturaren parte dela eta berak biodibertsitatea handitzea eragin duen arren, batzuetan bere galera ere ekarri duela ohartarazteko.
Erakusketa ibiltaria norentzat?...
...publikoarentzat orokorrean eta batez ere Euskadiko Natura 2000 Sarea osatzen duten 57 lekuetan bizi edo lan egiten duten pertsonentzat. Proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko, nola eragingo digun ikusteko, Europako beste leku batzuetan Natura 2000 Sarearen barnean bizi eta aktibitate ekonomikoak eta biodibertsitatearen kontserbazioa uztartzen dutenen esperientziak ezagutzeko.
Erakusketa ibiltaria, nolakoa?...
...irizpide ekologikoekin diseinatutakoa. Erakusketa kartoiarekin egin da, bai panelak baita altzariak ere (aulkiak...). Enbalatu ondoren ahalik eta gutxien okupatu dezan planifikatu da, garraio eta energia kontsumo beharra gutxituz. Energetikoki Plasma pantaila eta ordenagailu eraginkorrenak aukeratu dira.
Erakusketa ibiltaria baino zerbait gehiago...
...erakusketarekiko paralelo eta honen osagarri, ondorengoa eskaintzen da:
- Bisita gidatuak, 45’ko iraupenekoak eta 695-782497 telefonoan aurretik txanda hartuz.
- Solasaldi-konferentziak