Eskoriatzako KZGunea
Kokalekua:
Udal biblioteka
San Pedro z/g ( Luis Ezeiza Haur hezkuntzko eraikina)
Telefonoak:
943 79 94 44
943 71 30 43
Helbide elektronikoa: tutor.eskoriatza@kzgunea.net
Helburua: Herritar guztiek Internet ezagutu eta hor nabigatzen ikastea.
Ezaugarriak eta funtzionamendua
Konekta Zaitez egitasmoa 2003ko maiatzean heldu zen Eskoriatzara. Hasierako zentroa Kultur Etxeko lehen solairuan zabaldu zen, Eusko jaurlaritzaren ekimenez eta Udalaren laguntzaz. Horretarako liburutegi zaharreko lokala egokitzeko obrak egin ziren.
2005etik aurrera KZgunea udal bibliotekan dago kokatuta, han 4 ordenagailu daude interneteko trebakuntza ikastaroak egiteko eta nabigatzeko.
Hamasei urtetik gorako edozein herritarrentzat irekita badago ere, gai hauetan zailtasun handienak duten giza taldeak erakarri nahi da bereziki, hala nola, etxekoandreak, jubilatuak, langabeak, eta abar.
Ordutegia:
Bibliotekako ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 10:30-13:00 eta 16:30-20:00
- Larunbatetan: 10:30-13:00