Zerbitzuak
1.- Informazio, balorazio eta orientazio programa
Gizarte-prestazioak eta baliabideen berri eman, orientazioa eskaini, kudeatu eta bideratu.
- Udal kudeaketa: Etxez etxeko laguntza zerbitzua; Gizarte Larrialdietarako Laguntzak; Tele-alarma zerbitzua; Adin txikikoak arriskuan daudenean familia eskuartze programa; Adin txikikoak arriskuan daudenean familia hezitzaile programa; elbarrituentzat aparkalekuak; Pasadizokoei laguntzak;
- Oinarrizko gizarte zerbitzuetan tramitatzen diren prestazioak eta beste erakunde batzuetan onartzen direnak : Oinarrizko errenta; Kotizatu gabekoen pentsioak (zahartzaroa, gaixotasuna); Ongizate Fondoko pentsioak (zahartzaroa, gaixotasuna); Minusbaliatuentzat prestazioak: minusbaliatu azterketa , banakako laguntzak, osasun asistentzia , garraiorako eta mugitzeko arazoak dituztenentzat laguntzak, aparkatzeko txartela; Osasun txartel indibiduala; Semea edo eta seme elbarritua izateagatik prestazioa; Banatze prozeduran edo tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat laguntza juridikoa; Tratu txarrak jasandako emakumeentzat arreta psikologikoa; Familia ugari titulua; bono-taxia; ...
2.- Familia eta elkarbizitzako programa
Aldi baterako edo behin betiko egoitza alternatiboen kudeaketa.
- Egoitzan sartzeko eskaera; Gai ez direnentzat egoitzak; Aldi baterako egoitzak; Eguneko zentroak; Pertsona nagusientzat harrera familiak; Larrialdietarako udal etxebizitza; Tratu txarrak jasandako emakumeentzat harrera etxeak; Ikasleak nagusiekin hostatu programa;
- Gizarte larrialdietarako etxebizitzen ordenantza.
3.-Prebentzioko eta gizarteratzeko programa
Prebentzio egoerak errazten eta zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzea bultzatzen duten jarduerak sustatzea.
- Jubilatu etxeko ekintzak.
- Oztopo arkitektonikoak kentzeko programa.
- ...
4.- Gizarte kooperazio eta boluntariotzako programa
Gizarte esparruan lanean ari diren erakunde guztiekiko koordinazio egonkorra, gizarte partaidetza eta elkartasuna bultzatuz.
- Olazar jubilatuen elkartea.
- CARITAS .
- Elbarrituen batzordea.
- ...
ONGei laguntzak eta gizarte zerbitzuekin zerikusia duten elkarteei.