Euskararen kale erabileraren neurketa
Eskoriatzan Euskararen Kale Erabileraren Neurketa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak 2007. urteko apirilean, Eskoriatzako Udalak eskatuta. Neurketa honen emaitzak ez dira eskoriatzarren euskararen erabilerari buruzkoak, momentu jakin batean neurtutako Eskoriatzako kaleetako euskararen erabilera datuak baizik.
Hona hemen zenbait datu:
1. Emaitza orokorrak
2. Emaitzak zonaldeka
3. Adin taldekako emaitzak
a) 2007ko datuak:
2005eko neurketa honetan jasotakoaren arabera, Eskoriatzan euskararen kale erabilera % 41,6 da; alegia, kalean neurtu diren 100 elkarrizketatatik 42 entzun ditugu euskaraz, eta gainerakoak gaztelaniaz (gaztelaniaz gain, beste hizkuntzak ere kontuan hartu ditugu azterketa honetan).
Egindako neurketetan guztira 1.416 hiztuni* dagozkien datuak jaso dira, herriko hiztunen %37,3 litzatekeena. Behatutako hiztun kopuru honek Soziolinguistika Klusterrak neurketaren emaitzen fidagarritasuna bermatzeko ezarritako gutxienekoa gainditzen du, eta hortaz, neurketa honetan lortutako erabilera datuek oinarri sendoa dute laginaren tamainari dagokionean.
|
Euskararen KALEKO ERABILERA (2007)
|
Euskararen EZAGUTZA (01)
|
|
% 41,6
|
% 59,4
|
|
Neurtutako hiztun kopurua
|
Eskoriatzako hiztun kopurua (01)
|
|
1.416 (herritarren % 37,3 )
|
3.791
|
*Hiztuna diogunean 2 urtetik gorako biztanleriaz ari gara; hots, hitz egiteko gaitasuna 2 urtetik gorakoek dutela kontsideratu dugu.
Gora
b) Bilakaera
Emaitzak alderatzeko, 2003an eta 2005ean udalerrian egin ziren neurketak hartu ditugu kontuan. Horretarako diseinua eta erabilitako metodologia berbera izan zitezen ahalegindu gara, eta, ibilbideetako kale guztiak bat datozela esan dezakegu. Hortaz, sistematikoki eta modu berean egindako neurketak direnez, datuen konparaketa jaso dugu jarraian.
Gatozen, bada, bilakaerara. Hona hemen 2003tik 2007ra euskararen erabilera grafikoki azaldua:

2007ko neurketan jasotako datuen arabera, Eskoriatzako azken lau urteotan (2003tik 2007ra, hain zuzen) erabilera 11,7 puntu igo da. Eskoriatzako erabileraren hiru neurketak kontuan hartuta, beraz, diagraman ikusten dugun moduan, 2003ko neurketatik 2007kora erabilerak gora egin du; hamabi puntuko igoera gertatu da, hain zuzen ere. Gainera, azken bi urteetako igoera handiago izan da, aurreko bi urtetakoa baino; beraz, bilakaera baikorraren erritmoa azkartu egin dela esan dezakegu.
Gora
a) Herria 3 zonaldetan banatuta.
Herritarren leku publikoetako hizkuntza erabilera neurtzea xede izanik, behaketa herriko bizitza soziala gertatzen den zonaldeetan oinarritu dugu. Zonalde horiek definitzeko, udalerriko auzo guztiak hartu dira kontuan, herritarren harreman-gune nagusiak non kokatzen diren zehaztu da, eta behin zonalde horiek definitu ostean, zonalde bakoitzaren barruan jarraitu beharreko ibilbidea erabaki da, beti ere udaleko teknikariekin elkarlanean.
Herriko auzoetako hizkuntza errealitatea ezagutu asmoz, behaketak beraz, auzoka egin ditugu. Hala ere, emaitzok datu orientagarri eta hurbilpenekoak baino ez dira, auzo batetik besterako biztanleen mugimendua handia baita; hau da, zaila gertatzen da auzo jakin bateko errealitate soziolinguistiko zehatza antzematea, mugikortasuna, auzoen artean, etengabea delako.
Edonola ere, udal-arduradunekin adostutakoaren arabera, herria hiru zonalde ezberdinetan banatuta egin ditugu neurketak 2005eko neurketan (2003ko diseinuan oinarrituta): erdigunea, Goiko kale-Dorleta, eta San Pedro. Hona hemen bakoitzean behatutako hiztun kopurua eta euskaraz neurtutakoen proportzioa ehunekotan.
|
Auzo edo guneak |
Neurtutako hiztunak |
Erabilera batez bestekoa |
|
Erdigunea |
439
|
% 46,2
|
|
Goiko kale-Dorleta
|
386
|
% 39,1
|
|
San Pedro
|
218
|
% 36,7
|

Diagraman ikus daitekeen moduan, beraz, zonaldeei dagokionean Goiko kalen jaso da erabilera indizerik altuena (%46,2), ondoren, zazpi puntu gutxiagoko erabilera dugu Erdigunean (%39,1). Beraz, indizerik baxuena San Pedro-Intxaurtxuetan jaso da (%36,7).
Dena den, esan bezala, zonalde bakoitzeko datuak erreferentzia gisa erabiltzea aholkatzen dugu, eta ez zonalde bateko eta besteko bizilagunen arteko erabileraren konparaketak egiteko. Ondorio zuzenagoak eta fidagarriagoak atera ahal izango ditugu, auzokako datu hauek aurreko urteetako neurketekin alderatzen baditugu, eta aipatzekoa da hiru kasuetan bilakaera positiboa izan dela.
Gora
b) Bilakaera zonaldeka.
Ondorengo diagraman daukagu urte horietan Eskoriatzan erabilerak izandako bilakaera, zonaldeka emana:

Gora
c) Neurketa bereziak: Unibertsitate ingurua eta haurren gunea.
Aipatutako zonalde horiez gain, bi zonalde berezi neurtu ditugu: Unibertsitaten ingurua eta haurren gunea.
Unibertsitate inguruan 207 lagun neurtu dira eta erabilera %50,7koa izan da, indize hori udalerriko erabilera orokorra (41,6) baino altuagoa da. Baina Unibertsitate inguruan erabileraren bilakaerak beherazko joaera izan du, ikus beheko diagrama:

Haurren gunean aurten oso lagun gutxi naurtu ditugu, 83 besterik ez, beraz lagina ez da nahikoa. Erabilera 2005ekoarekin alderatuta, erdira jaitsi da, orduan %32,6koa izan baitzen eta oraingoan %15,7koa. Aurtengo datuak ez du oinarri nhaikorik, baina joera bat adierazi dezake. Aurrera begirako neurketek beherakada hori egiaztatzen duten ikustea garrantzitsua izango da. Edonola ere, haur gunetik kanpo ere haur asko neurtu dira, Eskoriatzan haurren erabilera orokorra %55,9 izan da. Alde handia dago, beraz, haurren gunean jasotako erabilera eta herrian jasotako haurren erabileraren artean.
Beheko diagraman Eskoriatzako erabilera orokorra, Unibertsitaten inguruan jasotako erabilerarekin eta haurren gunean jasotako erabilerarekin alderatuko dugu:

Gora
a) Datu orokorrak.
Neurketako datuak adin taldeka bereiztuta jaso ditugu. Eta adin taldeak, berriz, honela banatu ditugu:
- Haurrak: 2 urtetik 14 urte bitartekoak
- Gazteak: 15 urtetik 24 urte bitartekoak
- Helduak: 25 urtetik 64 urte bitartekoak
- Adinekoak: 65 urtetik gorakoak
Egindako neurketa guztiak batuta, honako hau da adin talde bakoitzean neurtutako euskararen erabilera:

Diagraman ageri moduan, euskara gehien erabiltzen dutenak haurrak eta gazteak dira, eta erabilera %55 ingurukoa da; ondoren adinekoak ageri dira, 22 puntu gutxiagorekin (%32,7). Euskara gutxien erabiltzen dutenak, ostera, helduak dira (% 28,1); Bi adin talde hauek, helduak eta adinekoak, herriko bataz bestekotik behera gelditzen dira.
Gora
b) Adin taldekako erabileraren bilakaera.
Herri batean euskararen erabilera aztertzeko garaian erabileraren adin taldekako bilakaera bereziki garrantzitsua da. Normalizazio mailan egindako ahaleginen ebaluaziorako datu zehatzagoak lor ditzakegu, eta neurri batean, ondorengo urteetako jokaerak ere aurreikus genitzake.

Gora