castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Udal zerbitzuak »  Euskara »  Hizkuntza Normalkuntza Plana »  Filosofia
Antolaketa
» Udal zerbitzuak
  » Euskara
  Kultura
  Gizarte Zerbitzuak
  Hirigintza
  Bulego orokorrak
  Gazteria
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak
Iragarkiak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak

Filosofia

Urteetan zehar udal langileek beren lana euskaraz egin ahal izateko jaso zuten prestakuntzari jarraipena emateko helburuarekin sortu zen Udalaren Hizkuntza Normalkuntza Plana, ezagutzatik erabilerarako saltua emateko oinarriak ezartzeko, hain zuzen ere.

Eskoriatzako Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea da, beraz, planaren helburu nagusia eta landu nahi diren hiru ildo nagusiak honako hauek dira:

  • Herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izatea, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz.
  • Euskara beste administrazioekiko harreman hizkuntza izatea.
  • Euskara udal barruko eginkizunetako lan hizkuntza izatea.

Plana gauzatzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan sortutako AEBEMET tresna metodologikoa erabili da. Bere ezaugarriak laburbilduz zera esan daiteke:

  • Udal osoa hartzen du kontuan, langile zein arduradun politikoak;
  • Lehentasunak erakundearen egoera soziolinguistikoaren arabera finkatzen ditu;
  • Hasieratik helburu zehatzak, lorgarriak eta neurgarriak jartzen ditu.

1996ko urrian hasi zen Eskoriatzako Udala Hizkuntza Normalkuntza Plana gauzatzeko lehen pausoak ematen, eta plana bera 2000, 2001 eta 2002 urteetarako diseinatu bazen ere, 2001eko azaroaren 29ko Osoko Bilkuran eman zitzaion onarpen ofiziala. Gaur egun, bere osotasunean egin ez diren ekintzak bukatzen eta gauzatzen jarraitzen du buru belarri Euskara Zerbitzuak.