castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Udal zerbitzuak »  Euskara »  Dirulaguntzak »  Euskararen normalizaziorako ekintzak eta egitasmoak
Antolaketa
» Udal zerbitzuak
  » Euskara
  Kultura
  Gizarte Zerbitzuak
  Hirigintza
  Bulego orokorrak
  Gazteria
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak

Euskararen normalizaziorako ekintzak eta egitasmoak

1. Euskararen normalizaziorako ekintzak eta egitasmoak, urtekoak nahiz puntualak izan daitezke.

2. Euskararen normalizaziorako ekintzak eta egitasmoak Eskoriatzan nahiz Eskoriatzatik kanpo gauzatu daitezke.

3. Eskariarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • 3.1.Eskaera-orria behar bezala beteta (II. Eranskina)
  • 3.2.Ekintzari edo egitasmoari buruzko memoria zehatza.
  • 3.3.Ekintzaren edo egitasmoaren aurrekontu zehatza (eta gastua eginda dagoenean, diru-balantze osoa).

4. Diru laguntza lerro hau banatzeko irizpideak honako hauek izango dira:

  • 4.1.Gordetako kopuruaren %50a herriko ekintza eta egitasmoetarako. Baloratuko dira:
    • 4.1.1.Herrian halako beste ekintza edo egitasmorik ez egotea.
    • 4.1.2.Euskararen normalizaziorako herrian egiten diren gainontzeko ekintzen osagarria izatea.
  • 4.2.Gordetako kopuruaren %50a Eskoriatzaz kanpoko ekintza eta egitasmoetarako.
    • 4.2.1.Euskararen normalizazioan eragin kolektiboa bilatzea.
    • 4.2.2.Helburu bererako, xede-talde berberari, egitasmo edo ekintza bera eskaintzen dion beste eragilerik ez izatea.

5.Diru laguntzaren ordainketa:

  • 5.1.Diru laguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa diru laguntza izendapena egindakoan egingo da eta bigarren ordainketa interesdunek honako dokumentazioa aurkeztutakoan:
    • 5.1.1.Ekintza edo egitasmoari buruzko txosten zehatza.
    • 5.1.2.Ekintza edo egitasmoagatik izandako gastuen eta inbertsioen zerrenda zehatza. Zerrenda horretan honako datuak zehaztu beharko dira: faktura egilearen datuak, dokumentu zenbakia, zenbatekoa, fakturaren data eta ordainduta egonez gero, ordainketa eguna.
    • 5.1.3.Jasotako bestelako diru laguntza edo diru-sarreran zerrenda zehatza. Zerrenda horretan honako datuak zehaztu beharko dira: diru-sarrera nork egin duen, zenbatekoa izan den eta ordainketa eguna.
    • 5.1.4.Diru-laguntza Araudiaren 75.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera, diru laguntza onartu duen organoak ahalmena izango du, gastu eta inbertsioen zerrendan zehaztutako datuak egiaztatzeko, ale-iritzira zenbait faktura eskatzeko.