castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Udal zerbitzuak »  Euskara »  Dirulaguntzak »  Euskarazko webguneei diru laguntzak
Antolaketa
» Udal zerbitzuak
  » Euskara
  Kultura
  Gizarte Zerbitzuak
  Hirigintza
  Bulego orokorrak
  Gazteria
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak
Iragarkiak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak

Euskarazko webguneei diru laguntzak

1. Bi diru laguntza mota egongo dira:

  • 1.-WEBGUNE BERRIAK SORTZEA: Euskaraz nahiz euskaraz eta beste hizkuntza batean sortutako webguneei, kostuaren %50 arteko diru laguntza emango dio Udalak 450 euroko mugapean.
  • 2.- WEBGUNEAK EUSKARATZEA: Lehendik beste hizkuntza batean sortuta egon eta euskaratzen diren webguneei itzulpen kostuaren %30 arteko diru laguntza emango die Udalak 250 euroko mugapean.

2. Diru laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

Diruz lagundutako webguneetan ezingo da euskarazko informazioa kendu. Hizkuntza gehiagotan egindako webguneetan euskarazko bertsioak beti eguneratuta egon beharko du.

3. Ez dira diruz lagunduko:

  • Webgune pertsonalak
  • Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.
  • Alderdi politikoen eta sindikatuen webguneak.
  • Zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen duten webguneak.

4. Eskariarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • 4.1 Eskaera-orria behar bezala beteta (II. Eranskina)
  • 4.2 Webgunearen helbidea.
  • 4.3 Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).

5. Ordainketa: Diru laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, interesdunak dagokion dokumentazio guztia aurkeztu eta gero.