Eskaintzak
Itzulpen zerbitzua
Udal euskara zerbitzuak honako hau eskaintzen dizu:
- Euskarazko testuen zuzenketa.
- Erdarazko testuen itzulpena.
- Hizkuntza-aholkularitza.
Zerbitzu honetaz baliatzeko baldintza hauek bete beharko dira:
- Edozein eratako establezimendu, enpresa eta elkarte izatea. Ez da partikularren itzulpenik onartuko.
- Idazkiak edo testuak jendaurrekoak izatea.
- Folio 1 baino gehiago ez izatea.
- Testua ahal dela e-mailez bidaltzea edo disketean entregatzea, eta hala ezin bada, irakurtzeko arazorik gabe entregatzea.
Nahi izanez gero testuak koloretako orrietan diseinatuta eskatu ahal izango dira, beti ere idatzia jendaurrekoa izanez gero.