castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Udal arautegia »  Erreglamentuak »  Kiroletako Zerbitzu Orokorren araudia
Antolaketa
Udal zerbitzuak
Aurrekontuak
» Udal arautegia
  Ordenantzak
  » Erreglamentuak
Tramiteak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak

Kiroletako Zerbitzu Orokorren araudia

Eskoriatzako Udal Kirol Sailaren helburua nagusia da ekintza fisikoak eta, oro har, edozein pertsonak egin nahi dituen kirol ekintzak babestea, sustatzea eta garatzea.

Udal instalazioak dira Udalak kirola egiteko, ihardunera ludikoetarako eta, oro har, kultura fisikorako dituen eraikuntza, zelai, esparru eta areto guztiak. Halakotzat joko dira, halaber, hartarako ondasun mugikorrak eta modu iraunkorrean udalaren kirol instalazioren bati atxikita daudenak.

Udalaren kirol instalazioen ezaugarriak goian aipatutako helburu eta xedeen araberakoak dira. Hori dela eta, eskaintzen duten zerbitzua eta dagokien arautegi praktikoa, estatutuak medio, honako printzipio orokor hauetan oinarritu beharrekoak dira:

  • Herritarrek erabiltzeko dira, nagusiki.
  • Eskoriatzako udalerriko kirol ekintza guztien garapena bultzatu nahi da, eta horretarako dauden iniziatiba guztiak ikuspegi bateratu batetik koordinatuko dira.
  • Gizarte sustapena eragin nahi da.
  • Ez dute irabazte-xederik; autofinantzaketa litzateke helburu.
  • Heziketa, kultura, irakaskuntza eta sorospenaren alorrean hainbat helburu lortu nahi dira.
  • Instalazioetan egin daitezkeen kirol-modalitate guztiek lekua izatea nahi da.

Udalaren kirol instalazioak zabalik egongo dira jendearentzat, eta edozein herritarrek bertara jo eta erabili ahal izango ditu, dagokien udal tasa ordaindu ondoren, indarrean dagoen arautegiari jarraiki.

Instalazio bakoitza zein kiroletarako den, horiek egin ahal izango dira bertan. Izango da beste kirolik egiterik ere, teknikoki ahal den neurrian eta udalak baimena eman ondoren. Udalaren esku egongo da baimena eman ala ukatzea.

Ikastetxeek bideratzen dituzten kirol jardueratarako, aisiarako eta lehiaketatarako erabili ahal izango dira Udalaren kirol instalazioak, baita, inoiz, kasuan kasu eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten bestelako ekitaldietarako ere.

Instalazioak zuzen erabiltzeko, Erregelamendu honetan jasotzen diren irizpideak aldatu, argitu edo garatzeko eman beharreko xedapen edo erabakiak hartzeko eskubidea Udal Kirol Departamentuak izango du, betiere kirol zerbitzuan dagoen langileen esanak ahaztu gabe.

Zerbitzu orokorren araudia osorik ikusi nahi baduzu, sakatu hemen