castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Lanpostuak »  Itzultzaile plaza bat betetzeko deialdia »  Itzultzaile plaza bat betetzeko deialdia eta oinarriak
Antolaketa
Udal zerbitzuak
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
Argitalpenak
Hauteskundeak
» Lanpostuak
  » Itzultzaile plaza bat betetzeko deialdia
  Udal egoitzetako Garbitzaile lanpostu bat betetzeko lehiaketa-oposizioa
Kontratugilearen eskakizunak

Itzultzaile plaza bat betetzeko deialdia eta oinarriak

Iragarkia

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Udal honetako alkate-lehendakariak Ebazpen bat eman du, 1044 zenbakiduna eta 2007-10-19 dataduna. Bere xedapen-zatiak honela dio:

Lehenengoa: Deialdia, oinarri arau­tzaileak eta bere Eranskinak onar­tzea, itzul­tzaile plaza bete­tzeko.

Bigarrena: Deialdi honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Hirugarrena: Erabaki honen amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, nahi izanez gero, berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekur­tso­aren aurretik, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiaren aurrean zuzenean inpugnatu daiteke, honen berri ematen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean, bidezko­tzat jo litekeen bestez gainera.

Eskoria­tza, 2007ko urriaren 19a.?Alkatea. (11685)

Eskoria­tzako Udaleko fun­tzionario plantilan, Itzul­tzaile lanpostua bete­tzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.

Lehenengoa. Deialdiaren helburua.

Oinarri hauen helburua Eskoria­tzako Udaleko fun­tzionarioen plantilako Itzul­tzaile lanpostua Lehiaketa-Oposizio bidez bete­tzeko deialdia arau­tzea da. Lanpostu hori Adminis­trazio Bereziko Eskalan, B taldeari dagokiona da.

Lanaldia urtero Udalean ezarritakoa izango da, lanpostuaren izaera eta behar espezifikoak kontuan hartuz.

Lanpostua eskuratu ez arren oposizio fasea gaindi­tzen duten hautagaien zerrenda, postu berdinetan edo antze­rakoetan aldi baterako dauden per­tso­nal beharrak bete­tzeko erabili ahal izango da.

Bigarrena. Lanpostuaren betekizunak.

Lanpostu honen eginkizunak, Udal Lan-eginkizunen Eskuliburuan jasotakoak (ondoren zehazten direnak) izango dira eta Eskoria­tzako Udalak lanpostuari egokituz ezar­tzen dizkionak.

  • Euskararen Ordenan­tzak edo udal ordezkariek finkatutako irizpideen arabera, Plenoetako aktak eta gai zerrendak eta ­batzorde informa­tzaileetako deialdiak eta bestelakoak itzul­tzea (euskaratik/gaztelaniara eta gaztelaniatik/euskarara).
  • Udal zerbi­tzuetan sortutako dokumentuak itzul­tzea: Txos­ten jurikoak eta teknikoak, memoriak, eskuti­tzak, bandoak, oharrak, iragarkiak, ordenan­tzak eta abar.
  • Udal langileei - euskara lan hizkun­tza bezala erabil dezaten ? beharrezkoa duten lagun­tza eta aholkulari­tza eskain­tzea (Hizkun­tza normaliza­tzaileari lagun­tzea).
  • Eska­tzen zaionean udal plenoetako bileretan edo bestelako organo erabaki­tzaileetan interpretari lanak egitea (euskara/gaztelania edo gaztelani/euskara).
  • Bere lanpostuari dagokion kudeaketa eremuan, erabil­tzaileei arreta eta informazioa eskain­tzea, behar den moduan.
  • Fun­tzioak behar bezala bete­tzeko, lagungarri izango zaizkion beste erakunde, entitate eta profesional ­batzuekin harremanetan izatea.
  • Zerbi­tzuaren hobekun­tza lor­tzeko xedearekin, bere lankideekin lankide­tzan jardutea, hobekun­tza­rako ekin­tzak eta proposamenak eginez.
  • Bere arloko artxi­boa eguneratuta izatea, udalean zehaztutako antolaketa ereduari jarraituz.
  • Udal sinergien aprobe­txa­mendua optimoa izan dadin, Udal arlo guztiekin koordinazio harreman estua izatea, udalean zehaztutako antolaketa ereduari jarraituz.
  • Lana behar bezala antola­tzea, dagozkion ardurak eta helburuak ondo bete ahal izateko.
  • Esandako guztiez gain eta helburu zeha­tzak bete­tzeko xedearekin, gaitasun- eta prestakun­tza-profesionalarekin koheren­tzian eska dakizkiokeen bestelako lanak egitea.

Hirugarrena. Hautagaiek bete beharreko baldin­tzak.

Onartua izateko, eta Lehiaketa-oposizioan parte hartu ahal izateko, honako baldin­tza hauek bete behar dituzte hautagaiek:

Eskaera-orria bete­tzea.

a) abenduaren 23ko 17/1993 Legean zehaztutakoaren arabera, Europako Batasuneko kidea den Estaturen bateko nazionalitatea izatea.

b) 16 urte beteta izatea.

c) Eskaria aurkezteko epea bukatu aurretik, Diplomatura tituluduna izatea edo diplomatura eskura­tzeko eskubideak ordainduta izatea.

d) 4 TG (teknikari gaitua) hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzea. HAEEk zehaztuko du hori egiazta­tzeko azterketaren edukia eta modua.

e) Lanpostuaren berezko fun­tzioak normal buru­tzea galaraziko dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez eduki­tzea.

f) Estatu, Elkarte Autonomo edo Toki Entitateen zerbi­tzu­tik espediente bitartez baztertua ez izatea eta fun­tzio publikoetan jarduteko inhabilitaziorik ez eduki­tzea.

g) Legezko xedapenetan Fun­tzionario publiko izateko xeda­tzen diren bestelako ezintasun edo bateraezintasunik ez izatea.

Betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko eguna buka­tzen den egunerako egiaztatu beharko dituzten hautagaiek. Hizkun­tza Eskakizunaren egiaztagiria, berriz, perfila egiazta­tzeko azterketa eguna baino lehen aurkeztu ahal izango dute.

Laugarrena. Eskabideak.

Eskabideak eredu ofizial normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dira, Eskoria­tzako Udaleko erregistro bulegoan eskura daitezke edo baita oinarri hauetako III. Eranskinean ere.

Lehiaketa-oposizioan onartua izateko aurkezten diren eskabideak Eskoria­tzako Udaleko Alkateari zuzenduko zaizkio, eta honako hauek bete behar ditu baztertua ez izateko:

a) Eskabidean hautagaiak adieraziko du deialdi honetako Hirugarren Oinarrian eska­tzen diren betekizun guzti-guztiak bete­tzen dituela, eskabideak aurkezteko epea buka­tzen den egunean.

b) Gainera, eskabideari honako dokumentazioa gehituko zaio.

  • Nortasun Agiriaren Fotokopia.
  • Deialdian parte har­tzeko eska­tzen den tituluaren fotokopia.
  • Deialdiko zazpigarren oinarrian aipa­tzen diren Euskara maila egiazta­tzeko ziurtagiri edo tituluen fotokopiak.
  • Eskaera-orrian agertu diren merituak kredita­tzen dituzten dokumentuak, lehiaketa fasean baloratu ahal izateko.

Ez dira baloratuko, behar bezala kreditatu ez diren merituak.

Esperien­tzia kredita­tzeko, zerbi­tzua eman den Enpresa edo Administrazioaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira, kontratuaren iraupena eta eginkizunak zehaztuz. Arlo pribatuan izandako esperien­tzia kredita­tzeko, Gizarte Seguran­tzako kotizazioa ere ziurtatu behar da.

Trebakun­tza osagarriari dagokion meritua kredita­tzeko dokumentazioan, zehaztu egin behar da iraupena zenbatekoa izan den. Hala egiten ez bada, Epaimahaiaren esku geratuko da meritu hori balora­tzea edo ez balora­tzea.

c) Eskabideak behar bezala beteta aurkeztuko dira Eskoria­tzako Udaleko Erregistro Orokorrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita 20 laneguneko epean.

Eskaera-orriak Posta Bulegoan ere aurkez daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Udaleko Alkate-Udalburuari. Horretarako posta bulegoan gutunazal irekian aurkeztuko dira, bertako fun­tzionarioak data eta zigilua jar­tzeko eta aurkezteko epearen barruan zertifikatu dela egiazta­tzeko. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskaera horiei Udaleko erregistroan sarrera eman zaiela, Posta Bulegoan entregatu ziren egunean bertan.

Bosgarrena. Hautagaiak onar­tzea.

Eskaera-orriak aurkezteko epea amai­tzen denean, Udaleko Alkate-Udalburuak onartu eta baztertutako hautagaien zerrenda erabakiko du, eta Epaimahaiko kide titularren eta ordezkoen izendapena onartuko du. Zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta udaleko iragarki taulan eraku­tsiko dira, 10 laneguneko epea emanez erreklamazioak egin eta aka­tsak zuzen­tzeko, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Erabakiaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda besterik gabe behin-betiko onartuta geldituko da. Erreklamaziorik egonez gero, alkateak erabaki berria egingo du erreklamazio horiek onar­tzeko edo bazter­tzeko eta behin-betiko zerrenda onar­tzeko.

Bigarren erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko sailean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizia­lean onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Beti, egoki iri­tzi­tako bestelako errekur­tsoen kalterik gabe. Nolanahi ere, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekur­tso­aren aurretik, berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean.

Seigarrena. Epaimahaia.

Hautaketa probetarako Epaimahaia kide titularrek eta ordezkoek osatuko dute eta horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txeko iragarki taulan argitaratuko da. Kideak honako hauek izango dira:

Mahaiburua:

  • Alkateak izendatutako per­tsona bat.

Mahaikideak:

  • Gaian aditutako teknikari bat.
  • HAEEk izendatutako ordezkari bat.
  • Per­tso­nal ­batzorde informa­tzaileak izendatutako ordez­kari bat.
  • Udal langileek izendatutako ordezkari bat.

Idazkaria:

  • Udaleko idazkaria edo hark izendatutako udal langilea.

Froga zeha­tze­tarako, komenigarri ikusten bada, Epai­mahaiak teknikari adituen edo enpresen aholkulari­tza eskatu ahal izango dute.

Mahaikideren bat Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan jasota dauden egoeraren batean egonez gero, horrek ezingo du epaimahaian parte hartu eta aipatutako Legearen 29. artikuluan jasotakoaren arabera, hautagaiek errekusatu ahal izango dute.

Epaimahaiak noiznahi bete beharko ditu bere jardunean Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak xedaturikoak.

Epaimahaiko kide guztiek izango dute hitz egiteko eta botoa emateko aukera, idazkariak izan ezik. Idazkariak hitz egiteko aukera bakarrik izango du. Epaimahaia eratuta geldi­tzeko bertan egon beharko dira Mahaiburua eta idazkaria eta baita, titular edo ordezko izendatutako kideen erdia ere ­gutxienez.

Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira. Boto-berdinketa gerta­tzen bada Mahai­buruaren botoak erabakiko du eta mahaiburu titularra edo ordezkoa ez badaude, adinean zaharrena den mahaikideak erabakiko du.

Epaimahaiak erabakiko ditu deialdian sor litezkeen zalan­tzak eta oinarrietan aurreikusi gabeko guztiak.

Epaimahaiak froga guztietarako edo berak egoki iri­tzi­tako frogetarako, teknikari edo enpresen aholkulari­tza eskatu ahal izango du. Aholkulari horien egitekoa bakarra izango da, euren lan arlokoak diren azterketetan aholkulari­tza edo lagun­tza teknikoa eskain­tzea. Halaber, hizkun­tza eskakizuna azter­tzeko probetan HAEEko kide batek parte hartuko du Epaimahaian.

Zazpigarrena. Hautaketa prozedura. Oposizio-fasea.

Lehen ariketako deia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta baita Eskoria­tzako Udaleko iragarki taulan ere. Deialdi horretan azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua ere adieraziko dira. Hurrengo ariketen zehaztasunak Udaleko Iragarki Taulan argitaratuko dira eta baita www.eskoria­tza.net webgunean bereziki prestatuta lekuan ere.

Oposizioa:

7.1. Lehenengo ariketa. Teorikoa. Nahitaezkoa eta bazter­tzailea.

Bi atal izango ditu, eta beharrezkoa izango da biak, zein bere aldetik, gaindi­tzea:

  • A atala) Deialdiko 1. eranskinean zehaztuta dauden gai orokorrei buruzkoa. Epaimahaiak erabakiko du azterketa galdeketa bidezkoa izango den edo gaiei buruzko azterketa ida­tzia izango den. A) atala gehienez 5 punturekin baloratuko da, eta gaindi­tzeko, 2,5 puntu lortu behar dira ­gutxienez.
  • B atala) Deialdiko 2. eranskinean zehaztuta dauden gai espezifikoei buruzkoa. Epaimahaiak erabakiko du azterketa galdeketa bidezkoa izango den edo gaiei buruzko azterketa ida­tzia izango den. B) atala gehienez 10 punturekin baloratuko da eta gaindi­tzeko 5 puntu lortu behar dira ­gutxienez.

7.2. Bigarren ariketa. Praktikoa. Nahitaezkoa eta bazter­tzailea. Hiru atal izango ditu:

  • A atala) Interpretari­tzari dagokiona: Froga bakarra.
    • Aldi bereko interpretari­tza proba bat izango da: Euskaratik gaztelerara bihur­tzea min­tza-saio bat, 15 bat minutukoa.

Atal honetako proba gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, eta baztertuta geratuko da 1,5 lor­tzen ez dituena.

  • B atala) Itzul­pengin­tzari dagokiona: Lau froga.
    • Administrazio hizkerako testu bat gazteleratik euskarara itzul­tzea.
    • Administrazio hizkerako testu bat euskaratik gaztelerara itzul­tzea.
    • Toki-administrazioko edozein lan-arlotako testu bat gazteleratik euskarara itzul­tzea.
    • Toki-administrazioko edozein lan-arlotako testu bat euskaratik gaztelerara itzul­tzea.

Atal honetako proba bakoi­tza gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, eta baztertuta geratuko dira proba bakoi­tzean ­gutxienez 1, 5 puntu lor­tzen ez duten hautagaiak eta lau proben emai­tzen baturan ­gutxienez 12 puntu lor­tzen ez duten hautagaiak.

  • C atala) Ofimatikari dagokiona: Froga bakarra.

Ordenadore ezagupena egiazta­tzeko froga praktikoa. Windows 2000 sistema operatiboaren ingurukoa, Word testu prozesadoreari buruzkoa. Azterketa hau egiteko eguna, tokia eta ardua argitara­tzen dituenean, Epaimahaiak, beharrezko ikusiz gero, azterketak egiteko hurrenkera edo ordena ere jakinaraziko ditu.

Atal honetako proba gehienez ere 10 punturekin baloratuko da.

7.3. Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta bazter­tzailea. 4. hizkun­tza eskakizuna egiazta­tzea. Epaimahaiak Gai edo Ez Gai emai­tza­rekin baloratuko du azterketa hau. Indarrean dagoen legediaren arabera, aldez aurretik hizkun­tza eskakizuna egiaztatuta duten hautagaiek ez dute azterketarik egin beharko.

Zor­tzi­garrena. Oposizioaren antolaketa.

Epaimahai kalifika­tzaileak erabaki dezake probak beste ordena batean egitea (zazpigarren oinarrian jaso­tzen dena bete gabe) eta baita zenbait proba egun berean egitea ere. Kasu horretan, aurreko proba gainditu dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie hurrengo azterketak.

Hautagaiak Epaimahaiak egindako deialdiari eran­tzu­ten ez badio, hau da, esandako leku, ordu eta egunean ager­tzen ez bada, nahiz eta pisuzko arrazoirik izan, hautaketa probetatik kanpo geratuko da behin-betiko.

Bazter­tzailea den ariketa bakoi­tza bukatu ondoren, Epaimahaiak dagokion erabakia hartu eta udal iragarki taulan argitaratuko da gainditu dutenen zerrenda.

Bedera­tzi­garrena. Lehiaketa-faseko merituak.

Oposizio fasea gaindi­tzen duten hautagaiak lehiaketa fasera pasako dira. Fase horretan Epaimahaiak honako merituak balioe­tsiko ditu, beti ere eskaera-orrian adierazi badira eta 4. oinarriaren b) atalean jasotakoaren arabera behar bezala kreditatuta badaude.

Lan esperien­tzia. Gehienez, 14 puntu lortu ahal izango dira atal honetan.

  • Administrazio publikoan euskara itzul­tzaile-interprete eginkizunetan ari­tze­agatik, 14 puntu gehienez ere, 0,20 hilabeteko.
  • Administrazio publikoan euskara/gaztelera, gaztelera/ euskara itzul­tzaile postuan jarduteagatik, 10 puntu gehienez ere, 0,10 hilabeteko.
  • Arlo pribatuan deialdi honen xedearekin lotutako zerbi­tzuak emateagatik, 2 puntu gehienez ere, 0,05 hilabeteko.

Prestakun­tza eta ikastaroak. Gehienez 3 punturekin baloratuko da, honako baremo honen arabera.

  • Itzul­pengin­tza edo/eta interpretari­tza lizen­tziatu titulua: 3,00 puntu.
  • Itzul­pen/interpretari arloko bestelako tituluak (masterra): 1 puntu.
  • Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten formazio ikastaroak, baldin eta horien iraupena 20 ordukoa edo gehiagokoa baldin bada. Ikastaro horietako bakoi­tzak 0.10 punturekin baloratuko da eta gehienez puntu 1 lortu ahal izango da.

Hamargarrena. Lehiaketa-oposizioaren azken kalifikazioa.

1. Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioa, bi faseetan guztira lortutako puntuazioaren araberakoa izango da, ondorengo puntuan adierazitako aurreikuspenen arabera.

Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioak erabakiko du hautagaien hurrenkera.

2. Hautaketa prozedurako proben eta merituen balorazioa egin ostean, oposizioan eta lehiaketan guztira lortutako puntuak kontuan hartuz, Epaimahaiak hautagaien hurrenkera onartuko du, puntu gehien dauzkanetik ­gutxien dauzkanera.

3. Bi hautagaik puntuazio bera lortuz gero, honako irizpideak aplikatuko dira hurrenkera erabaki­tzeko. Irizpideak ere adierazitako ordenan dute lehentasuna.

  • a) Azterketa praktikoetan puntuazio altuena duena gailenduko da.
  • b) Ezagupen teorikoen azterketan puntuazio altuena duena gailenduko da.

4. Hauta­tze prozedurako proba eta merituen kalifikazioa amai­tzean, aukeratutako hautagaiak zein­tzuk diren erabakiko du Epaimahaiak (hautaprobak gaindituta, deitutako lanpostu kopuruaren baitan sar­tzen direnak). Hautaprobak gaindi­tzen dituzten gainerako hautagaiek prozesu honen bidez sortutako lan poltsa osatuko dute.

5. Epaimahaiak Eskoria­tzako Udaleko Iragarki taulan argitaratuko ditu 2 eta 4 zenbakietan aurreikusitako zerrendak eta Alkateari aurkeztuko dizkio, hautatua praktiketako fun­tzionario izenda­tzeko proposamenarekin batera.

Hamaikagarrena. Praktiketeko fun­tzionario izenda­tzea.

Onartutakoen zerrenda publika­tzen den egunetik aurrera, izendapena har­tzeko proposatutako hautagaiak 20 egun naturaleko epea izango du deialdi honetan aipa­tzen diren baldin­tza guztiak bete­tzen dituela egiazta­tzeko agiriak aurkezteko.

Izenda­tzeko proposatutako hautagaiak, deialdi honetan eskatutako gaitasun eta betekizunak bete­tzen dituela egiazta­tzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Aipatutako epea igaro eta, pisuzko arrazoirik egon gabe, proposatutako hautagaiak dokumentazioa aurkezten ez badu edo dokumentazioa aurkeztu arren, baldin­tzak bete­tzen ez dituela egiaztatuko balitz, hautagai horrek ezingo du praktiketako fun­tzionario izendapena jaso. Horrez gain, dokumentazioan egiaztapen fal­tsu­rik egin badu, hautagaiak bere gain hartu beharko du horren ondorioz dagokion eran­tzu­kizuna.

Aipatutako kasuren bat gertatuko balitz, Epaimahaiak Udalba­tza­ren Lehendakariari izendapen proposamen berria egingo dio, oposizio fasea gainditu ondoren hautagaien zerrenda hurrenkeran bigarren gelditu denaren alde.

Aukeratutako hautagaia deialdia egin duen organoaren erabakiz praktiketako fun­tzionario izendatuko da. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta hautagaia egoera horretan egongo da, funztionario izendatu edo kanpora­tzen duten arte. Praktikaldiak 6 hilabeteko iraupena izango du.

Praktika aldia bukatu aurretik, zerbi­tzu­buruak praktika-aldian dagoen langileari buruzko ida­tzizko txos­tena aurkeztuko du. Txos­ten horretan langileari buruzko honako aspektuak baloratuko ditu: Lanpostuaren eginbeharrak buru­tzeko lanerako gaitasuna eta errendimendu profesionala; lana modu eraginkorrean eta eran­tzu­kizunez antola­tzeko gaitasuna; lanerako jarrera eta iniziatiba gaitasuna eta baita lanarekiko agertutako interesa ere. Lan-taldera egoki­tzeko adierazitako giza gaitasuna eta gaitasun profesionala ere baloratuko dira.

Zerbi­tzu­buruak egindako txos­tena Per­tso­nal batzor­deak aztertuko du eta praktika aldia gainditu duen langilea karrerako fun­tzionario izenda­tzeko proposamena egingo du. Hautagaiak, baina, praktika aldia gainditu ezean, karrerako fun­tzionario izenda­tzeko eskubide guztiak galduko ditu horretarako hartutako eta arrazoitutako erabaki bidez.

Hautagaiak praktika aldia gaindituz gero, karrerako fun­tzionario izendapena jasoko du.

Hamabigarrena. Karrerako fun­tzionario izenda­tzea.

Karrerako fun­tzionario izendapena jaso duen hautagaiak, bere izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 laneguneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabe­tza. Alkateak, pisuzko arrazoirik dagoela justifika­tzen badu, beste 10 eguneko luzapena eman ahal izango du jabe­tza har­tzeko. Epe hori igarota hautagaiak jabe­tza har­tzen ez badu, lanposturako eskubide guztiak galduko ditu eta izendapena baliogabetuta geldituko da.

Hamahirugarrena. Gora-beherak.

Oinarri hauetan araututa gelditu ez diren gora-behera guztiei eran­tzu­teko ahalmena Epaimahaiarena izango da eta Lehiaketa-Oposizio honek arazo barik aurrera egin dezan hartu beharreko erabaki guztiak har­tzeko gaitasuna ere berea izango da.

Hamalaugarrena. Datu pertsonalen babesa.

Honako arau hauek xedatutako tratamendua emango zaie hautagaiek hautaketa-prozesuan emandako datu per­tso­nalei: Datu per­tso­nalak babestekoa den 15/1999 Lege Organikoa; Datu per­tso­nalak dituzten fitxa­tegi automatizatuei aplikatu beharreko segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onar­tzen duen 994/1999 Errege Dekretua; 2/2004 Legea, ­otsailaren 25ekoa, Datu Per­tso­naletarako Jabe­tza Publikoko Fitxa­tegiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sor­tze­ari buruzkoa; eta arau horien garapeneko xedapenak.

Hautaketa-prozesuan bildutako datu per­tso­nalak «Langileen hautaketa» izeneko fitxa­tegi automatizatuan jasoko dira. Hautaketa-prozesuetan hautagaiek eraku­tsi­tako jarrera profesionala neur­tzea da fitxa­tegi horren xedea, eta Eskoria­tzako Udala izango da datu per­tso­nalen har­tzailea eta fitxa­tegiaren arduraduna. Fitxa­tegiko datuetara sar­tzeko, datuok aldatu eta deusezta­tzeko edo inori ematen ez uzteko eskubidea erabili nahi izanez gero, Eskoria­tzako Udalera jo beharko da.

Hautaketa-prozesua kudea­tzeko datu per­tso­nalak erabil­tzeko eta haiek Interneten jar­tzeko baimena eman beharko dute hautagaiek.

Hautaketa-prozesuan zehar emandako datuak beste administrazio edo erakunde ­batzuei laga­tzeko aukera izango da, haiek unean-uneko langile-premiei eran­tzu­teko.

Datu per­tso­nalen erabilpena egiteko, segurtasun-neurriei buruzko Erregelamenduak araututako segurtasun-neurriak beteko dira.

Hamabosgarrena. Inpugnazioak.

Lehiaketa-norgehiagoka honen deialdia, oinarriak edo beronetatik sor­tzen diren egin­tza administratiboak nahiz Epaimahaiaren jardunetik sor­tzen direnak, interesdunek inpugnatu ahal izango dituzte, beti ere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutako modu eta baldin­tze­tan.

I. ERANSKINA

GAI OROKORRAK

1. Udalerria. Udal barrutia. Biztanlerai. Erroldaz.

2. Udal antolaketa. Eskumenak.

3. Toki-entitateen ordenan­tzak eta erregelamenduak. Motak. Sor­tzeko eta onar­tzeko prozedura.

4. Administrazio prozeduraren oinarri orokorrak. Araudiak.

5. Denbora kon­tzep­tua administrazio prozeduran: Lanegu­nak eta ordutegia; epeak. Dokumentuak hartu eta erregistroan sar­tzea.

6. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Adminis­trazioaren isiltasuna.

7. Administrazioarekiko errekur­tsoak azaroaren 26ko, 30/1992 Legean.

II. ERANSKINA

GAI ESPEZIFIKOAK

1. gaia. 6/1989 legea, uztailaren 6koa, Euskal Fun­tzio Publikoari buruzkoa. V. titulua: «Hizkuntz normal­kun­tza».

2. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzko­tzeko oinarrizkoa: ­Aitzin idazpurua; Herritarren eta herri-agintari­tza­ren eskubide eta eginbeharrak hizkun­tza­ren alorrean; Euskara Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lur-eremu barruko herri-arduralari­tzan erabil­tzeaz.

3. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzko­tzeko oinarrizkoa: Euskara hizkun­tza ida­tzi ofizial­tzat erabil­tzeaz.

4. gaia. 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tzeko prozesua arautuko duena. Lanpostuei dagozkien hizkun­tza eskakizunak.

5. gaia. Euskara Biziberri­tzeko Plan Nagusia, Eusko Jaur­lari­tzak 1998ko uztailaren 28an onartua. Helburu nagusia, estrategikoak eta zeha­tzak.

6. gaia. Itzul­pen teoriak.

7. gaia. Itzul­pen ereduak eta haien definizioak.

8. gaia. Hizkun­tza­ren tratamendu automatikoa: Aplika­zioak, lanabesak, baliabideak eta oinarriak.

9. gaia. Itzul­pena eta diakronia: Historikotasuna.

10. gaia. Itzul­pena eta testuinguru soziokulturala: Itzul­pena kulturen arteko komunikazio­tzat.

11. gaia. Itzul­pen komunikatiboa eta itzul­pen semantikoa.

12. gaia. Itzul­pen prozesua: Azterketa moduak, ezaugarriak.

13. gaia. Itzul­pen gaitasuna: Nozioa, ereduak, gaitasuna har­tzea.

14. gaia. Itzul­tze­aren arazoak: Nozioa, sailkapena, konponbidea.

15. gaia. Zuzentasuna eta erredakzioa itzul­penean: Ezauga­rriak, arazoak, teknikak.

16. gaia. Testu motak eta itzul­pena: Sailkapen irizpideak, generoen ezaugarriak, testuak identifika­tze­aren eta sailka­tze­aren garran­tzia.

17. gaia. Terminologia eta itzul­pena. Terminologiaren ezaugarriak eta berezitasunak.

18. gaia. Euskararen terminologia batasuna Administrazioan. Irizpideak, orientabidea, antolaketa.

19. gaia. Har­tzailearen garran­tzia administrazio hizkeran. Herritarra. Segurtasun juridikoa.

20. gaia. Administrazio hizkeraren ezaugarriak eta arazoak: Parafrasia, nominalizazioa, esaldi pasiboak, ezezkako esaldiak, aposizioa, gerundioa, lexikoa, puntuazioa.

21. gaia. Testu antola­tzaileak. Paragrafoa. Sarrerako eta buka­erako paragrafoak. Gaiaren garapena eta lotura paragrafoak. Ideiak eta antolaketa. Modalizazioa.

22. gaia. Itzul­pen eredu komunikatiboak eta soziokulturalak.

23. gaia. Administrazio testuen itzul­pena: Fideltasuna eta komunikagarritasuna.

24. gaia. Ahozko eta ida­tzizko itzul­pena eta euskararen aldaera linguistikoak: Euskalkien eta batuaren tratamendua.

25. gaia. Ahozko itzul­pena. Interpretazioa: Aldi berekoa, esan ostekoa, ikusizkoa, xuxurlaketa. Interpre­ta­riaren lanabesak.

26. gaia. Interpretearen gaitasunak: Arnasketa, aho­tsa, keinuak, tonua, estiloa. Memoria, notak har­tzea, hitz jarioa. Bat-bateko hitzal­dia eta irakurria. Hitz jokoak.

27. gaia. Interpretazioa: Esaldia atze­koz aurrea berrantola­tzeko baliabideak. Kabinako lana eta jarrera. Taldeko lana. Etenak, esaldi nahasiak. Interpre­tearen aka­tsak.