 |

A. Atarikoentzako oharrak
- Ohar honen bidez adierazten dizuet datorren martitzenean, hilak 20, Naturgas enpresako teknikariak gure atarian izango direla gas instalazioa aztertzeko. Goizeko 10:00etan hasiko dira lehenengo pisuan eta gorenekora iritsi arte jarraituko dute.
Bergaran, 2004ko urtarrilaren 9an
- Bihar, eguena, arropa batzeko kanpaina egingo du Karitas-ek eta horretarako arratsaldeko 6etan pasatuko dira ataritik. Atarian bertan, poltsan sartuta, utzi ditzakezu arropak.
Aretxabaletan, 2004ko otsailaren 28an
- Egun bi barru atariko kristalak garbituko dituzte Arrasate Garbiketak enpresakoek. Hortaz, jakizu goizean izango direla atarian.
Eskoriatzan, 2004ko uztailaren 31n
- Kalean obra batzuk egin behar dituztela-eta, jakizu datorren astean, hilaren 8an, goizeko 10:00etatik 13:00ak arte ez dugula argirik izango gure etxeetan. Ohartxo hori pasatu digu Iberdrolak.
Bergaran, 2004ko ekainaren 21ean
- Jaun/andre hori:
Badakizu 10 urte beteko direla laster etxea egin zenetik eta oraintxe erreklamatu behar ditugula okerrak eta akatsak, apurtu direnak eta antzemandako hu-tsak. Hortaz, egun hori baino lehenago eskaerak niri pasatzea komeni da.
Oņatin, 2004ko apirilaren 10ean
- Garbiketa egiten duen pertsonak adierazi digunez, datorren hilean zapatu eta martitzenetan garbituko ditu atariko eskailerak.
Arrasaten, 2004ko martxoaren 5ean
- Orain erabiltzen ari garen antena parabolikoak akats batzuk izan ditu, eta horiek konpondu eta gero aldaketa txiki batzuk ere izan ditugu telebista kateetan. Aurrerantzean, GoiTB eta ETB1 33. eta 56. kanaletan ikusiko ditugu.
Eskoriatzan, 2004ko irailaren 7an
Adibidea .rtf formatuan
|
 |
 |
 |