B. Zorrak ordaintzeko eskatzea
Jon Lopez Amenabar
Anboto, 3-2. B
20500 Arrasate
Arrasaten, 2003ko urriaren 2an
Jaun/andre hori:
Anboto kaleko 3ko etxejabeen elkarteko presidentea naizenez, zurekin harremanetan jarri naiz, irailaren 24an egindako jabeen batzarrean hartu genuen erabakiaren berri emateko. Gure komunitatearekin duzun zorraren zenbateko osoa zein den azterturik, horren berri zuri ematea erabaki zuen batzarrak.
Honekin batera doakizu gure komunitatearekin duzun zorraren berri ematen duen agiria, idazkariak egina eta nik, presidenteak, sinatu eta ontzat emana.
Eta hori guztia Jabetza Horizontaleko Legearen 21. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Hortaz, bada, jakinarazpen hau jasotzen duzun egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko epean ordaindu ezean zor hori, auzibidera joko dugu, gure komunitatearen eskubideen eta interesen alde.
Zorra kitatzeko, sartu dirua kontu honetan: 0000.1111.22.33445566. Bestela, txekez ere ordain dezakezu.
Zure berrien zain, adeitasunez, agur.
Izp.: Maripi Uribarren Arana
Etxejabeen elkarteko presidentea
Adibidea .rtf formatuan