castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Argitalpenak »  Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak »  5. Errekerimendua »  A. Etxe saltzaileak etxe jabeen komunitatearekin dituen zorrei buruzko ziurtagiria eskatzea elkarteko presidenteari
Antolaketa
Udal zerbitzuak
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
» Argitalpenak
  Idatziak liburuxka
  Eskoriatzako Bainuetxea
  Eskoriatzako Udaletxeen Historia
  Eskoriatzako Ohar Monografikoak
  » Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak
Iragarkiak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak

A. Etxe saltzaileak etxe jabeen komunitatearekin dituen zorrei buruzko ziurtagiria eskatzea elkarteko presidenteari

Jon Gartzia Markiegi
Goiko kalea, 1-2. ezk.
Elgeta


Elgetan, 2003ko urriaren 13an

Jaun agurgarri hori:

Zurekin harremanetan jarri naiz, Goiko kalea 1-3. esk. etxebizitzaren jabea naizelako. Hori frogatzen dute salerosketako eskriturek, Jone Furundarena Perez de Arenaza notarioaren aurrean 2003ko irailaren 27an izenpetu nituenak. Eskriturek 12 zenbakia dute eta Bergarako Jabetzaren Erregistroan daude inskribaturik, 2004-5-10ean, 235 liburuko 181. orrian.

Datozen egunotan etxebizitza saltzeko asmoa dut. Hori dela eta, nire etxebizitzak jabeen komunitatearekin dituen zorrei buruzko ziurtagiria egiteko eskatzen dizut, Jabetza Horizontaleko Legeak ?berori berritzeko apirilaren 6ko 8/1999 Legeak dakarren idazketa berrian? 9. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

Hortaz, bada, adierazten dizut:

  • Batetik, ziurtagiria egin beharko duela idazkariak, eskabide hau egin eta gehienez ere zazpi egun naturaleko epean, presiden-tearen oniritziarekin.
  • Bestetik, ziurtagiria atzeratuz gero, zuek izango zaretela sortzen diren kalteen erantzuleak.
  • Azkenik, zuek izango zaretela ziurtagirian jasotako datuen zehaztasunaren erantzuleak.

Zure berrien zain, begirunez agur.

Izp.: Haritz Argiñarena Gardoki

Adibidea .rtf formatuan