|
 |

D. Atarikoen bilera akta
BILERA AKTA
Nork deitua: presidenteak
Eguna: 2004/10/28 (astelehena)
Ordua: 20:30
Tokia: ataria
Etorri direnak:
- Maribi Etxebeste.
- Maite Arriola.
- Juan Luis Cebrián.
- Marian Gómez.
- Luis Mª Ruiz de Egino.
- Beñat Uribarren.
Aztergaiak:
- Igogailu berria jartzea.
- Aurreko urteko diru kontuen berri ematea.
- Kuotak igotzea.
- Eskaerak eta galderak.
Esan-eginak eta erabakiak
- Igogailu berria jartzea
Igogailu berria jartzeko jasotako aurrekontuen berri eman die atariko arduradunak bizilagunei. Aurrekontu guztiak komentatu eta eztabaidatu dira.
Erabakia: Jaso enpresak aurkeztutakoa onartu da, prezio ona eskaintzeaz gain, saldu osteko zerbitzua ona du eta.
- Aurreko urteko diru kontuen berri ematea
Joan den urteko sarrera-irteeren berri eman du atariko arduradunak (ikusi eranskina). Sarrerak 10.000 ¤-koak izan ziren. Irteerak, berriz, 8.523 ¤-koak. Hortaz, kontuan izanda iaz urte hasieran 3.250 ¤ zeudela atariko jabe-komunitatearen libretan, orain 4.727 ¤ daude.
- Kuotak igotzea
Igogailu berria jartzeko ordaindu beharreko kuotak eta epeak aurkeztu ditu atariko arduradunak. Kuotak %30 igotzea proposatu du eta bizilagun guztiek onartu dute, bik izan ezik: 1A eta 1B pisukoek. Hauek esan dute ez dutela igogailurik behar eta horregatik ez dutela ordainduko. Hori dela-eta presidenteak proposatu du atariko bi horiek orain arteko kuota ordaintzen jarraitzea, baina igogailua erabiltzeko giltza jartzea.
Erabakiak: lehenengo pisukoentzat izan ezik, kuotak %30 igo-tzea eta igogailuari giltza jartzea onartu dugu.
- Eskaerak eta galderak
Ez da egon ez eskaerarik ez galderarik.
Bilera amaituta agiri hau egin dut, zer eztabaidatu eta zer erabaki dugun jasotzeko.
Arrasaten, 2004ko azaroaren 26an
Maite Arriola
Atariko arduraduna
Adibidea .rtf formatuan
|
 |
 |
 |
|