castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Argitalpenak »  Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak »  9. Araudiak »  A. Barne araudia
Antolaketa
Udal zerbitzuak
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
» Argitalpenak
  Idatziak liburuxka
  Eskoriatzako Bainuetxea
  Eskoriatzako Udaletxeen Historia
  Eskoriatzako Ohar Monografikoak
  » Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak

A. Barne araudia

Jabetza Horizontaleko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera eta jabeen komunitatearen estatutuekin bat etorriz, hona hemen Barne Araudi hau:

1. Debekatuta dago igogailuan ontziak eta paketeak igotzea edo jaistea, kabina hondatu edo zikindu dezaketen produktuak izanez gero, bai eta animaliak ere. Horretarako, karga jasogailua erabiliko da.

Hamabi urtetik beherakoek ezingo dute erabili ez igogailua ez karga jasogailua, pertsona heldu batekin ez badoaz. Ezingo da ibili igogailuan edo karga jasogailuan kabinatan adierazten den baino pertsona gehiago, ez eta adierazten den baino pisu handiagorik ere.

2. Erabat debekatuta dago:

a) Arropa eskegitzea kanpoaldean, bai eta gauzak jartzea ere balkoietan eta ataketan. Apaingarri txikiak eta loreon-tziak baino ezin dira jarri, betiere ondo eutsita badaude eta ureztatzean itoginik ez badago.

Eraikinaren erdiko patioetara eta atzealdeko banako terrazetara ematen duten leiho partikularretan debekaturik dago objektuak jartzea, zikinak-eta botatzea, txistua botatzea, tantako ureztatzea eta arropa bustia zabaltzea.

b) Objektuak edo kartelak fatxadan jartzea, eraikinaren itxura arkitektonikoan aldaketarik sortzen badute. Merkataritza lokalen jabeek edo errentariek jarri ahal izango dituzte beren jarduerari buruzko errotuluak.

c) Bide publikora ematen duten balkoiak eta atakak galeriez estaltzea, nahiz eta beirateez estali.

3. Jaiegun berezietan edo ohiko ospakizun egunetan, kontuz ibili behar da zaratarik ez ateratzeko, beste bizilagunei kalterik ez egiteko. Arreta bera izango da bozgorailuen bolumenarekin.

4. Eraikineko berokuntza zentrala ez da egutegi jakin baten arabera erabiliko, baizik eta eguraldiaren arabera.

Guztiok gutxiago gastatzeko, ez da erabiliko udaberriko azken hilabeteetan, udan eta udazkeneko lehen hilabeteetan.

Berokuntza sistema, erabiltzen denean, arratsaldeko 4etan piztuko da eta gaueko 10etan itzali.

5. Araudi honen aldaketak etxejabeen batzarrak onartu beharko ditu.

Oņatin, 2004ko uztailaren 7an

Batzordea

Adibidea .rtf formatuan