castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  UDALA  You are here:   Sarrera »  Udala »  Argitalpenak »  Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak
Antolaketa
Udal zerbitzuak
Aurrekontuak
Udal arautegia
Tramiteak
Udaletxe berria iruditan
Udaleko logotipoak
» Argitalpenak
  Idatziak liburuxka
  Eskoriatzako Bainuetxea
  Eskoriatzako Udaletxeen Historia
  Eskoriatzako Ohar Monografikoak
  » Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak
Hauteskundeak
Lanpostuak
Kontratugilearen eskakizunak

Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak

Eskuartean duzun liburuxka hau da Idatziak sortako bigarren idatzi bilduma. Iaz Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka argitaratu genuen. Aurten, berriz, etxejabeen komunitateetako agirien bilduma kaleratu dugu. Bi liburuok helburu bera dute: euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea, eta hartarako idatzi ereduak eskaini ditugu. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normal erabiltzeko ahaleginetan ari zaretenok.

Horregatik, bada, Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuetatik eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu, eta zuen beharrei erantzuteko idatzi sorta hau prestatu dugu. Guztia ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan dadin.

Liburuxkaren azala, sarrera eta aurkibidea, PDF formatuan (612 Kb).

Adibideak

Idatzien adibideak ikusteko, izenburu bakoitzaren ondoan bi lotura dituzue: word loturak atal horren adibideak word formatuan erakusten ditu; pdf loturak, berriz, pdf formatuan.

1. Bilera deiak eta aktak pdf eta word

  • A Atarikoen Batzar Nagusirako deia
  • B Atarikoen Batzar Nagusirako akta
  • C Atarikoen bilera deia
  • D Atarikoen bilera akta
  • E Atariko batzuek Batzar Nagusi Berezirako deia egitea

2. Bilerara joateko ordezkaritza pdf eta word

  • A Beste bati ordezkaritza ematea

3. Jakinaraztekoak pdf eta word

  • A Zorren egoeraren berri ematea eta ordaintzeko eskatzea
  • B Zorrak ordaintzeko eskatzea
  • C Etxebizitza saldu izanaren berri ematea
  • D Ordaindu gabeko kuotak erreklamatzeko demanda

4. Ziurtagiriak pdf eta word

  • A Etxe saltzailearen zorren egoerari buruzko ziurtagiria

5. Errekerimendua pdf eta word

  • A Etxe saltzaileak etxe jabeen komunitatearekin dituen zorrei buruzko ziurtagiria eskatzea komunitateko presidenteari

6. Balantze ekonomikoa pdf eta word

  • A. Balantze ekonomikoa

7. Errotuluak pdf eta word

  • A. Errotuluak

8. Oharrak pdf eta word

  • A Atarikoentzako oharrak
  • B Izena emateko orria
  • C Kexak idatziz biltzea
  • D Berokuntza instalazioaren urteko hustuketa
  • E Berokuntza sistema betetzea
  • F Igogailua nola erabili

9. Araudiak pdf eta word

  • A. Barne araudia
  • B. Estatutuak

10. Hiztegia pdf eta word

  • A. Euskara-Gaztelania hiztegia
  • B. Gaztelania-Euskara hiztegia