Eskoriatzako Bainuetxea
Azalpena:
Eskoriatzako Bainuetxea izandako eraikina 1894. urtean itxi zenean, Marianisten ikastetxea izatera pasa zen. Liburu honek bi instituzioen historia azaltzen digu.
XIX. mendean zehar Gipuzkoan zeuden iturri eta Bainuetxe nagusienen ikerketa batekin hasten da (Zestoa, "Santa Agueda" Arrasaten, "Ibarra" eta "Jardín de Otalora" Aretxabaletan, "San Juan" Azkoitian, "Urberuaga" Altzolan, Gabiria, Ormaiztegi, "Insalus" Lizartzan eta Ataunen). Horren ostean Eskoriatzako Bainuetxearen historiari heltzen dio: fundazioa, elkarte ustiatzailea, instalazioak, tarifak, medikuak, zuzendariak, funtzionamendua, eguneroko bizimodua eta uren eta iturrien ezaugarriak (Torrebaso, Mendiola, Esteibar eta Bolibar). Pilar de Borbón infanta Bainuetxean hiltzeak (1879) bezero kopuruaren gutxitzea ekarri zuen, eta denborarekin itxi egin behar izan zuten.
Eraikina eta horren gelak Marianisten ikastetxeak okupatu zituen. Liburuak Mariaren Konpainiaren historiaren berri ematen digu, fundatzailea, Chaminade Aita, 1894.urtean Eskoriatzan geratzea, eta komentuaren eta Pilarreko Andre Mariaren ikastetxearen fundazioa.
Aurkibidea
1.- Hitzaurrea
2.- Sarrera
2.1.- Gipuzkoako urak
2.2.- Gipuzkoako Bainuetxeak
3.- Eskoriatza XIX mendean
4.- Eskoriatzako Bainuetxea
4.1.- Sarrera: Braulio Fernandez y Fernandez-Arnedo
4.2.- Lurren erosketa
4.3.- Ustiapenerako Elkartea
4.4.- Bainuetxeko Instalakuntzak
4.4.1.- Ostatua
4.4.2.- Bainuak
4.4.3.- Hobekuntzak eta iturri berriak
4.4.4.- Funtzionamendua eta egunerako bizitza bainuetxean
4.5.- Uren ezaugarriak eta analitika
4.6.- Aplikaturiko terapeutika
5.- Iturriak gaur egun
6.- Laburpen historikoa
7.- Mariaren Konpainia: Marianistak
7.1.- Chaminade fundatzailea
7.2.- Mariaren Konpainia: Marianistak
7.3.- Marianistak Espainian
7.4.- Marianistak Eskoriatzan
7.5.- Pilar-eko Amabirjinaren Komentu eta Ikastetxea
7.6.- Gaur egun arte
8.- Gehigarriak
8.1.- Bainuetxeko erabiltzaileak eta euren jatorria
8.2.- Bainuetxeko Zuzendariak
8.3.- Marianisten Zuzendariak
9.- Bibliografia