castellano |  Web map
  
 
   Udala | Herria | KulturaTurismoa | Kirola | Events | News | argazkiak  
  KULTURATURISMOA  You are here:   Sarrera »  Kultura eta Turismoa »  Ibilbideak »  Bolibarko elizatetik zehar. PR-Gi 99
Eskoriatza Dena, Museo bat
Jaiak
Hezkuntza
Elkarteak
» Ibilbideak
  » Bolibarko elizatetik zehar. PR-Gi 99
  Mazmela eta Zarimutz elizateak. PR-GI 100
Atxorrotz eguna

Bolibarko elizatetik zehar. PR-Gi 99

Iraupena: 3 ordu

Distantzia: 8,6 km

Ibilbide honen bidez Bolibarreko elizate osoa zeharkatu daiteke, bertako nekazal inguru guztiak ezagutzeko paradarekin. Halaber, bidean zehar baso ederrak eta leku historikoak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ibilbidea

H. Eskoriatza. Eskoriatzatik Bolibarrera doan errepideko zubia zeharkatu bezain pronto, eskuin aldera doan zementozko pistatik abiatuko gara. Berehala eskuinean dauden eskailerak eta gero bidezidorra hartu eta goiko "deposito zaharra" zeharkatuz, helduko gara berez sortzen ari den hariztira.

a. Agiriano baserria. Pixkat aurrerago bidezidor batetik lehen utzi dugun zementozko pistara jaitsiko gara. Zuzen jarraitu, ondoko bidegurutzeraino. Ezkerrean dagoen Agiriano baserrira ailegatzen garenean, gora jarraitu arte handiaraino. Artearen parean, ezkerrera hartu, egurrezko hesi bat pasatu eta gero pistatik zuzen jarraitu datorren bidegurutzeraino. Ezkerreko pista hartu, goitik behera, eta Bolibarreko hilerriaren pareraino ailegatuko gara.

b. Bolibarko elizatea. Errepidea jarraituz Bolibarko eliza pasatu eta goiko iturria topatuko dugu. Hemen lurrezko pistatik gora jarraitu. Lehenengoko bidegurutzean ezkerreko pista hartu eta 300 m. aurrerago egurrezko hesia eta erreka pasatu, beste bidegurutze batetara heldu arte. Zuzen jarraitu eta hurrengoko bidegurutzean ezkerreko pistatik jeitsi behera. Bolibarreko erreka inguratu eta gero, errepidera helduko gara. Aurrerago eskuineko bidea hartu eta, ondoren, ezkerreko porlanezko pista.

c. Eraña auzoa. Bigarren bidegurutzean, ezkerreko gurdibidetik jarraitu. Pinudia igarota, laster haritz eder bat ikusteko aukera izango dugu, eta aurrerago Axtrokiren bista ederrak. Porlanezko pistatik aurrera segitu. Eraña auzoko San Andres ermitaren alboan dagoen iturrira iritsiko gara. Zuzen jarraitu Leteko bidegurutzeraino.

d. Lete auzoa. Aurrera jarraitu. Berehala eskuin aldean, Mendiola auzora doan bidea dugu. Aurrera segitu ordea, baserri berri baten aldamenenetik behera.

e. "Vasco-Navarro trenbidea". Aldapan behera, zelai eta baso artean zuzen jarraitu "Vasco-Navarro" trenbidera arte. Esteibar baserria eta Industrialdea gure parean ikusi arte.

f. Eskoriatza. Trenbide zaharraren bidetik, Eskoriatzara helduko gara, hau da, ibilbidearen hasierako gunera.

Interesguneak:

1. Bolibar elizatea

Aitzorrotz mendiaren magalean, San Migel parrokian XVIII.mendeko egurrezko ganga eta leiho erromanikoa aipatzekoak dira. Bertako begiratokitik Bolibar haranaren paisaia liluragarriak ikusi daitezke. Hurbil antzinako erlategia, garbitokia eta Uretz baserria daude.

2. Eraña auzoa

Bolibar elizateko auzo honetan daude Axtrokiko haitzak eta bertan, aurkitu ziren urrezko bi katilu, Hallstat garaikoak. Paretak hauek oso ezagunak dira eskalada egiten dutenen artean. Bestalde, San Andres ermitaren alboan Erdi Aroko sarkofagoak daude eta hurbil Puntiagako tumulua.

3. Lete auzoa

Bertan Santa Lutzia ermita dago eta bista ederrak ditu (Udalatx, Anboto, Izpizte, Tellamendi, Orixol, Kurtzebarri, Murugain,..). Halaber, auzo honetatik Mendiolara joateko aukera dugu eta hortik Urkuluko urtegira.

4. Vasco-Navarro trenbidea

"Vasco-Navarro" trenbidea Debagoiena eta Ega ibaiaren eskualdea harremanetan jartzeko sortu zen. 1919ko irailean Gasteiz eta Bergara arteko zatia inaguratu zen eta 1967ko abenduaren 31ean egin zuen bere azken bidaia.

5. Eskoriatza

Hirigune historikoak baditu bere leku interesgarriak, hala nola: etxe eta plaza bitxiak, Errosario Santuko Ospitala (XVII.mendekoa eta egun Unibertsitatearen), San Pedro eliza, herriko hilerrian M. Benlliure eskultore ospetsuak Jose Aranari egindako panteoia eta Eskoriatzako Museo-Eskola.

Inguruko beste aukera batzuk:

  • Aitzorrotz
  • Degurixa
  • Mendiola elizatea